Teknologia albisteak

Paperjale, liburuak komentatzeko BookWyrm-en bertsio euskalduna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-03-18 : 09:22

Urtarrilean komentatu genuen Sustatun Goodreads bezalako tresna libre bat, Bookwyrn, esistitzen zela, partzialki euskaratua zegoela, eta fedibertsoa esaten zaion tresna multzokoa zela: instantziak libreki gehitu zitezkeela sarea osatuz. Ba Abaraska talde fedibertsolari euskaldunak sortu du euskal liburuzaleentzako instantzia: Paperjale.eus

Proiektuak hiru helburu ditu: 

  1. Irakurzaletasuna sustatzea. 
  2. Literatura maite duten pertsonentzako gune segurua eskaintzea. 
  3. Euskal idazleentzako eta irakurleentzako Interneteko topagune bat eskaintzea. 

Paperjale.eus plataformak erabiltzaileei aukera ematen die liburutegi pertsonala online sortu eta mantentzeko, irakurketak erregistratzeko, liburuak puntuatu eta iruzkintzeko, beste erabiltzaile batzuk jarraitzeko eta liburuen gomendioak jasotzeko. Baita liburuei eta literaturari lotutako gaiei buruzko eztabaidetan parte hartzeko ere. 

Abaraska taldearen arabera, "euskarazko literaturaren bizigarri izan nahi du Paperjalek, baina edozein hizkuntzatako liburuak aipatu daitezke bertan. Hori bai, erabiltzaileek idatzitako kritikak, iruzkinak eta aipuak gutxienez euskaraz izan behar dira eta, hala nahi duenak, beste hizkuntza batzuk ere erabil ditzake.

Hona zenbait pantaila irudi Paperjalekoak:

Erabiltzaileen jarduna, bakoitzak ikus dezakeen jarioan:

Euskal idazle baten lanen orria, Nerea Ibarzabalena kasu honetan:

Erabiltzaile baten profila, ze irakurri asmo duen, zein libururekin dabilen, zeintzuk irakurri dituen jada...

Liburu jakin baten orria, batzuk zentsuratzen saiatu ziren Puta Zikinak, iruzkintzeko moduan.

Bisitatu eta erabili https://paperjale.eus/ 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago