Aste honetan albiste izan da Euskal Enplegu Publikoaren legean euskararen eskakizunaren inguruan akordioa egin dutela EAJk eta EH Bilduk, ez erabateko adostasunarekin (EH Bilduren aukera abstentzioa izan baita), baina bai EAJk aurkeztutako aldaketak aurrera egiteko moduan (eta beste alderdien kontrakotasun nabarmenarekin).
Dokumentatzeko gogoz, hona zehazki Eusko Legebiltzarrean onartutakoa:
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 187. artikuluari 11. paragrafoa gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:
11. Euskal administrazio publikoetako erakunde bakoitzean, euskararen normalizazioari eta erabilerari buruzko plangintzarako abi baterako tresna onartzean, eta horren barruan ezarri beharreko helburuak, neurriak ela bitartekoak ezartzean, zorroztasun osoz zehaztu beharko da hizkuntza-eskakizunaren demigortasun-data ezarrita duten plazen ehunekoa. Erakunde bakoitzak egiten duen zehaztapena proportzionaltasun-irizpideen arabera justifikatu beharko da, erakundearen hizkuntza ofizialak erabilizeko irizpideak kontuan hartuta. Ez da aplikatuko nahitaez bete beharreko indizeen zehaztapen orokorrik.
Enplegu publikora sartzeko deialdiek, bai eta lanpostuak betetzeko, mugitzeko eta barne-sustapeneko prozesu guztiek kontuan hartv eta aplikatuko dute Administrazio publikoan evskararen normalizazioari efa erabilerari buruzko araubide juridikoa, lege honetan ezarritakoaren arabera.
Xedapen hau ere badu testu onartuak:
Lege hau indarrean sartu eta sei hilabeteko epean eguneratuko da, Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuak onartutako Erregelamendua.
Testu honek aldatzen duena, paragrafo bat gehituta, lege hau da, hor testu osoa 187. artikulu eta guzti (non gehitu behar den onartutakia).
Goiko lau parrafo labur horiek EAJk aurkeztutako dokumentu luzeago baten barruan daude: 20 bat orri, aurrekari eta azalpenekin. Irakurri hori hemen.
Erantzun
Sartu