Teknologia albisteak

Twitch bidezko euskarazko zine-emanaldiak: gaur Harry Potter maratoia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-12-31 : 13:04

Twitcheko euskarazko komunitatean aukera bat isilpean edo zabaldu dena azken hilabeteotan: modu pirata samarrean ikus-entzunezkoen euskarazko errentransmisioak. Gaur arratsalderako iragarri da bat: Harry Potter maratoia, euskarazko audioarekin... 8 filmak izango ote dira jarraian? 16.00etarako iragarria dago hasiera kanal honetan.

J.K. Rowlingen liburuak zazpi izan ziren, euskaratu zituen denak Iñaki Mendiguren itzultzaileak, eta film bihurtutakoan azkena bi partetan banatu zen. Hauexek dira beraz filmak hurrenkeran;

Gaurko emanaldiaz gain, Euskal Encodings biltegian ere badaude Harry Potterren euskarazko bikoizketak.

Eta Twitchen une jakin batean zer ematen duten jakiteko, edo ze tuitxlari ari diren esploratzeko: https://labur.eus/twitch-euskaraz 2022an euskaraz sortu den Interneteko baliabide interesgarrienetako bat.

Erantzun

Sartu