Teknologia albisteak

Twitter euskaraz baduzu, timeline nagusia hondatu zaizu ordenagailuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-24 : 09:46

Twitterreko ingeniari ihesarekin arazo teknikoak gertatzen ari direla ematen du. API batzuk ez dabiltzala, AEBetako telefono batzuetan jakinarazpenek huts egiten dute... euskaldunontzako arazo berezi bat gertatu dela uste dugu: web bidez euskaraz baduzu interfazea, zure timeline kronologiko nagusia desagertu egin da. Uste dugu hizkuntza ezarpenetan aldatzen baduzu erdara batera, ondo jarriko zaizula.Sustaturen kontuarekin hala gertatu zaigu bederen.

Konponbidea inozo samarra da, web/ordenagailu ingurunuean https://twitter.com/settings/accessibility_display_and_languages ezarpenetan, hizkuntza aldatzera joan pantaila honetan, eta aukeratu erdara bat.

Ez edozein erdara, ze Beta egoeran dauden beste hizkuntzekin berdin da.

Beste konponbide bat da txioen ordena kronologikoaren ordez, Twitterrek berak erabakitzen duen interesa-saltsa partikularraren araberako ordena aktibatzea. Baina sistema hori, Instagram edo TikTok edo Facebook-ek hobesten duten edukia ikusteko sistema algoritmikoa, Twitterreko alderdi okerrena da. Norberak aukeratutako kontuen jarraipen kronologikoa da nork bere eduki interesekoak ondoen ikusteko modua: horretan da hobea Twitter besteak baino.

Ba horixe da dagoena:; eskerrik asko, Twitter, faena polita.

Bestalde, joan den asteburuan dokumentatu genuen prozesuak, Twitterreko artxibo osoak jaistearenak, ez du funtzionatzen itxura batean. 24 ordu itxoiteko esaten digu sistemak, baina dagoeneko ia astebete igaro da eta... zip fitxategirik ez jaisteko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago