Teknologia albisteak

RIkardo Arregi sarietako finalistak eta 'ohorezko mugarriak'

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-13 : 08:54

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako (RAKS) 2022ko edizioa azaroaren 30ean ebatziko da, eta han emango diren bi sarien finalistak jakinaraziko dituzte aste honetan. Baita Ohorezko Mugarri izenarekin omenduko dituzten bi lagunen izenak, Elixabete Garmendia kazetaria eta Patxi Baztarrika, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.

Kazetaritza sariari dagokionez, hauek dira finalistak:

Komunikazio sailean, finalistak dira:

Andoainen, Bastero Kulturgunean, azaroaren 30ean egingo den sari banaketa ekitaldian jakingo dira bi irabazleak. Sari bakoitza 9.000 eurokoa da. Sariak erabakiko dituen epaimahaia honako hauek osatzen dute: Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Pantxika Maitia, Miren Gabantxo, Ion Muñoa, eta Jon Sarasua. 

etaArtikulu honetako argazkian, aurtengo edizioaren aurkezpenean, Estibaliz Alkora Euskara Sustatzeko zuzendaria (Kultura eta Hizkuntza Politika, Eusko Jaurlaritza) eta Alex Huitzi Alfonso zinegotzia, Andoaingo normalizazio batzordeko burua; Andoaingo Udalak antolatzen baitu RAKS.

Informazio gehiago: http://rikardoarregikazetaritzasaria.eus/ 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago