Teknologia albisteak

Euskarazko jokoen bilaketa erraztu du Steam plataformak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-03 : 09:48

Bideojokoen denda edo biltegi handi bat da Steam, ordenagailu bidez joka daitezkeen jokoen esparrukoa (sistema eragile nagusietan: Linux, Windows, MacOS), eta orain abantailatxo bat dakar erabiltzaile euskaldunentzat: euskaraz dauden jokoen bilaketa egin daiteke, Game Erauntsiak jakinarazi duenez. 

Steam bera ez dago euskaraz, baina bere bilaketa interfazetik iritsi gaitezke euskaraz (ere) funtzionatzen duten jokoetara.

Steameko bilaketa orrian, berez, "hizkuntza-murrizketa" edo Narrow by language aukeran ez da euskara agertzen, baina hizkuntza bilaketa gehigarria eginez ('basque'), topatuko duzu. Bestalde, ohiko erabiltzailea bazara zure kontuaren ezarpenetan egin dezakezu euskara ageri dadin. 

 

Are errazago, Steameko hizkuntzen lehenespenetara sartuta. “Additional Game Content Languages” atalera joanda eta bertan euskara aukeratuta, saltokiak lehentasuna emango dio, eta bilatzaileko orri nagusian azalduko da euskara. Orain bai, euskara bilaketetan nabarmen:

Ezarpenetan euskara jarriz gero, gainera, bideojokoen fitxetan lehenetsitako hizkuntza hori hasieran agertuko da. Adibidez, Super Woden GP-ren orrialdera sartu eta hizkuntzen atala begiratzen badugu, euskara ingelesarekin batera agertzen dela ikus dezakegu. Horrez gain, Steameko aurkikuntzetara sartuz gero euskaratuta dauden joko berriak ezagutzeko aukerak areagotuko dira.

Euskarazko jokoak aurkitzeko, beraz,

Erantzun

Sartu