Teknologia albisteak

DA! Pro, profesionalen topaketa Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-11-01 : 09:04

Pandemia egoerarik gabe azkenean, Durangoko Azoka berriz normaltasunean aurtengo abenduan, eta ekitaldien barruan, DA! Pro jardunaldi profesionala: sortzaileei eta programatzaileei zuzendutako topaketak. Aurrez aurreko bi topaketa izango dira, biak abenduaren 5ean. Arlo bi landuko dira: familia ikuskizunen aurkezpen laburrak eta musikarien proposamen aurkezpenak. Sortzaile bakoitzak 10 minutu izango ditu bere proiektua aurkezteko, eta aldez aurretik izena eman beharko du, azaroaren 10a arteko epean.

Familia ikuskizunen aurkezpen laburrak Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan egingo dira, eta musikarien proposamenen aurkezpenak, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Parte-hartzea doakoa da.

Musikari eta familia ikusikizunen sortzailea bazara izen ematea Durangoko Azokako webgunean egin behar duzu azaroaren 10a baino lehen. Kategoria bakoitzeko informazioa, eta izen emateko formularioak, hemen:

Antolatzaileek ohartarazi dute sortzaileen eta programatzaileen arteko lan saioetan aukeraketa bat egingo dela, jasotzen diren proposamen guztientzako lekurik ez baita izango seguruenik. 

Programatzaileek ere, interesa badute, goiko esteka horietan dute izena emateko beste formulario bana, baina beraien kasuan azaroaren 30a bitarteko epea dago. Aldi berean, katalogo bat ere sortuko da izena ematen duten sortzaile guztiekin tekniariei bidaltzeko.

Informazio gehiago: https://www.durangokoazoka.eus/eu/dapro 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago