Teknologia albisteak

Penpot diseinuko tresna librea, euskaratuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-28 : 10:04

Penpot software libreko tresna da, web/internet/mugikor diseinuan lan egiteko balio duena batik bat, eta orain euskaraz dagoena. Euskaraketa ia osoa egina dago, eta jada erabilgarri dago instala daitezkeen bertsioetan, eta baita, ez bazara teknikoa, online erabiltzen ahal den sareko bertsioan.

Penpot.app webguneko online bertsioa euskaraz erabiltzeko, nabigatzailea euskaraz konfiguratuta edukitzea da koxka, ez gehiago. Honelako sarbide orri batera iritsiko zara:

Eta gero, lanean hasiz gero, tresna eta abarrak ere euskaraz daudela ikusiko duzu:

Adobe erraldoi teknologikoak berriki erosi zuen Figma bezalaxer, Penpot online erabiltzen den diseinu-tresna bat da, webguneak edo aplikazioak diseinatu eta kodetzeko erabil daiteke, baina baita diseinu hutseko elementuak ere bai, hala nola logotipoak. Diseinu grafikotik haratago, erabiltzailearen interfazea eta esperientzia modelatzeko ere erabiltzen da, funtsezkoa garapen interaktiboen kasuan, hau da, Interneten erabiltzaile batek erabil dezakeen edozein elementutan, interakzioa baita web/mugikor munduaren gakoa.

Izatez, hala nola GIMP den alternatiba librea Adoberen Photoshopena, berdina esan dezakegu Penpotez, Adoberen Figmari dagokionez. Gainera, orain Figmatik Penpotera proiektuak inportatzeko plugina garatu da, eta horrek asko erraz dezake tresnaren zabalkundea.

Eta gainera euskaraz dago, aitzakiarik ez. Eta pusketak falta badira euskaratzeko, denon esku hemendik laguntzea

Ikus Penpot.app eta bere software biltegia (ekarpenak egiteko-eta) Github-en.

 

Erantzun

Sartu