Teknologia albisteak

#IzanBirala lehiaketa: memeak eta abestien euskaraketak egitea proposatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-10-25 : 12:12

Gozatu Sarean Euskaraz ekimenari lotuta, #IzanBirala izeneko kanpaina abiatu da. Helburua da gazteek sareetan euskarazko edukiak sortzea, kontsumitzea eta partekatzea. 13-25 urte bitarteko gazteentzat aurreikusitako lehiaketa da. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitekeen lan kopuruak ez du mugarik izango. Lehen fasea urriaren 27a arte dago irekita jada.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza eta Politika Sailburuordetzaren (HPS) kanpaina da hau, erakunde honena baita Gozatu Sarean Euskaraz ekimena.

Bi fase ditu lehiaketa, eta lehenbizikoan bi erronka planteatzen dira:

  • Euskaraz ez den abesti baten euskarazko bertsioa egitea. Parte hartzaileek beraien bertsioa sortu eta beraien TikTok kontura igo beharko dute #izanbirala eta #JarriErritmoa traolak erabiliz.
  • Memearen erronka. Parte hartzaileek beraien memea posta elektroniko bidez bidali beharko dute gozatusareaneuskaraz (a bildua) gmail.com helbidera, erronka (meme lehiaketa) eta izena adieraziz. Ondoren, epaimahaiak aukeraketa bat egingo du eta horiek Gozatu Sarean Euskaraz instagram kontura igoko dira.

Urriaren 27a arte dago epeak, eta irabazleak iragarriko dira azaroaren 7an. Erronka bakoitzeko bi sari emango dira. Sariak emateko orduan baloratuko da batetik originaltasuna, umorea eta edukiaren kalitate teknikoa; eta bestetik, irisgarritasuna, hau da, zenbat jenderengana heldu den.

Informazio gehiago: Gozatu Sarean Euskaraz, Izan Birala.

Jarraitu Izan Biralaren profilak sare sozial hauetan:

Lehiaketaren oinarriak, zehatz, PDF honetan

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago