Adimen artifizialekio (AA) laguntzaileekin, aldaketak ari dira gertatzen. GitHub Copilot, Anthropic, Cursor... enpresa erabilpenean gora doaz, baina lehen proba eta sarkuntza fase baten ondoren, kontsolidazio garaian AA "merkearen" edo doakoaren aroa amaitzen ari dela dirudi.
Hona hemen aldaketa nagusiak:
Zergatik gertatzen da hau? Orain arte, enpresa hauek dirua galtzen zuten erabiltzaileak lortzeko eta nolabaiteko behar bat sortzeko. Orain, konputazio-kostuak oso altuak direnez, haientzat bideragarriagoak diren prezioak jartzen dituzte.
Sam Altman OpenAI (ChatGPT) enpresako buruak esan zuen duela gutxi: utility edo hornidura-zerbitzu baten eran funtzionatu dutela; hornikuntza oinarrizkoen zerbitzuetan bezala. Nola ura, gasa, argia edo konektibitatea hileroko kuota baten truke banatzen eta kobratzen duten, "adimena" ere horrela salduko zaigula.
Gainera, beste hornikuntza horiekin alderaketa, hurbiltasun handiena ez da konektibitatearekin (Internet zuntzezkoa edo 5G bat, giga kontsumo zabal batean finkatu samar dago etxe eta enpresa gehienetan) baizik eta energia elementuekin, non kontsumoa unitate zehatzetan neurtu daitekeen, kontadorearekin, kilowatioak argiaren kasuan, token direlakoak AAren kontsumoan.
Sortu dugun irudi horren bezalako zerbait ote dator?

Erantzun
Sartu