Adimen artifizialeko (AA) Latxa euskal eredua publikatu zutela denbora da jada, eta oraindik ere eskala handian ez dute publiko orokorrarentzat martxan jarri, baina txataren webgunean kontua sortuz gero eta baimena eskatuta erabili daiteke, eta proiektua aurrera doa, apiril honetan gehitutako funtzio inportanteekin (dokumentu karga eta itzultzailea) eta interfaz berrikuntzarekin.
Apirileko gehikuntza hauetan itxuraz gain bi funtzio hauek nabarmendu daitezke, Latxaren sortzaile Hitz zentroak jakinarazi duenez:
- Itzultzaile espezifikoa. Lehen ere testu bat sartu eta esan zeniezaiokeen, "itzulidazu hau A-tik B-ra" baina orain orain errazagoa da. Hizkuntza detekzio automatikoa input-aren kasuan, eta output edo irteeran zenbait aukerarekin (euskaratik alemanera). Hau da, goiko irudian sartu dugu armenierazko testu bat (bere alfabeto berezia nabarituko duzue), eta euskarazko itzulpena eman digu, uste dugunez txukuna. Baina armenieratik alemanera itzultzeko esan geniezaiokeen, eta Latxak badaki!
- Dokumentu elkarrizketak, beste txat adimentsu batzuetan bezalatsu. Igo PDF bat eta eskatu laburpena, eta gero egin galderak edukiaz. PDFez gain beste fitxategi mota hauek ere igo ditzakezu: PDF, TXT, MD, CSV, DOC(X), XLS(X), PPT(X) eta OpenOffice. Sarean aurkitu dugun Excel XLS honekin egin dugu aproba, munduko populazioaren eboluzioaren datu batzuk dira Nazio Batuek publiko eguneak, eta lehen laburpen baten ondoren, galde erantzun hau izan dugu Latxarekin:
gu: Zein zen munduaren populazioa 1000. urtean eta 1400.ean?
Latxa: Dokumentuaren arabera, munduko biztanleria honako hau izan zen:
1000. urtean: 0,31 bilioi pertsona (310 milioi pertsona)
1400. urtean: ez dago datu zehatzik dokumentuan, baina 1250. urtean 0,40 bilioi pertsona (400 milioi pertsona) eta 1500. urtean 0,50 bilioi pertsona (500 milioi pertsona) zirela ikusita, estimazio bat egin dezakegu. Beraz, 1400. urtean munduko biztanleria gutxi gorabehera 0,45 bilioi pertsona (450 milioi pertsona) izan zitekeen.
Hitz zentroak esandako bi puntu horiez gain, jolas-jolasean beste pare bat gauza ere ikusi ditugu:
- Dokumentuen karga itzultzailearen aldean ere badabil. PDF bat kargatuz gero erdaraz, emaitza ez da euskarazko PDF bat, baina bai testuaren itzulpena, eta hau praktikoa da noski.
- Testu erako kode formatuekin itzulpenak txukun dabiltzala dirudi. Hau da, SRT azpidatzien formatu azken batean TXT bat da, eta testu hori pegatuz gero, itzultzailean, emaitzaren aldea formatua errespetatzen du euskarazko baliokideak. Era berean, Wikipediako wikitestu ingelesezkoa sartuta input gisa, itzulpena txukuna izateaz gain, emaitza ere neurri handi batean wikitestu balekoa dela ikusi dugu.
Latxa probatzeko, behin izena eman eta baimena lortuta:
Erantzun
Sartu