Teknologia albisteak

Sei zazpi, six seven, 6 7

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 15:48

Googlen bilatzen baduzue "6 7", hau da, sei-zazpi, edo ingelesez six-seven, emaitzez gain ezker eskuin gora-behera mugitzen den pantaila batekin egingo duzue topo, bai mugikorretik eta bai webgunean. Egin aproba hemen klikatuz. Eta zer da sei zazpi hau? Ba gazteen gauza bat.

Sei zazpi esaten da, edo six seven, edo bideo honetan bi mutil hauek diotena, gauza bera hizkuntza desberdinetan (euskaraz ez, tamalez).

@saifshawaf 6 7 in 20 languages #makemeimpressed ♬ original sound - Saif Shawaf

Eta bideoan bezala, ezkerreko mutikoaren eskuen mugimendu horrekin, gora behera, ezkerra eskuma, horrekin laguntzen da esaldia. Mugimenduaren kopia modukoa da Googlek bilaketarekin egin duena.

Zer esan nahi du? Duela hilabete batzuk azaldu zuen artikulu batean Gaztezulok: "Zer den ez badakizu, onar ezazu, ez zara gaztea". Eta esanahia ez dago argi, ez bada azpimarratzea esaten zaionari, horixe bera, "zu ez zara gaztea". Definizio zehatzik ere ez dute ematen gazteek Gaztezuloren arabera: "Batzuek aipatu dute "gutxi gorabehera" esan nahi duela, eta beste zenbaitek "agian hau, agian bestea" adierazi nahi duela, batez ere esku-keinuekin batera badoa."

Ba horra misterioa, sei zazpi.

Erantzun

Sartu