Teknologia albisteak

Hiztegi bat, Gorka Urbizuren omenezko gauza bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:32

Beñat Erezuma teknologia dibulgatzaile eta AA aditua Berri Txarrak eta Gorka Urbizuren kantuen eta hitzen zaletua ere bada. Eta nola Urbizuk egin duen bakarkako diskoa Hasiera Bat den, Erezumak Hiztegi Bat egin du, baliabide digital interesgarria.

Gorka Urbizuren kantu-jotzetan oinarritutako hiztegi digitala da Hiztegi Bat, euskaraz trebatzeko eta hitz berriak deskubritzeko sortua. Erezuma pedagogoa ere bada eta uste du euskara ikasten ari direnentzat baliagarri izan daitekeela.

Berri Txarrak taldearen eta Urbizuren bakarkako ibilbideko kantuetan agertzen diren hainbat hitz bildu dotu, definizioekin, adibideekin... 399 hitz oraingoz.

Hiru atal ditu webguneak: Alfabetoa, Hutsunea bete jokoa eta abestien atala. Jokoaren itxura eta mekanika pantaila honekin ulertuko duzue:

Erezumak beste euskal garatzaile baten lana izan du inspirazio, Bermeoko hitzen Bermiotarra hiztegi digitala, Zital izeneko garatzaileak sortua: bere Mastodon kontutik, egunero doa hitz bat hiztegi horretakoa. Erezuma bezala, Zital ere ezagutzen dugu lehenagotik, adibidez itzultzaile automatiko honengatik.

Bermiotarra kode irekiz egin zen bezala, Hiztegi Bat ere bai; hemen duzue software biltegia.

Ezagutu eta probatu: https://hiztegibat.berezuma.com/ 

Erantzun

Sartu