Teknologia albisteak

UEU uztailean: euskarazko komunikazio digitalaz hausnartzeko bi topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:08

Udako Euskal Unibertsitateak antolatu dituen ikastaro eta jardunaldian artean, bi aipamen uztailean izango diren biri, euskarazko komunikazio digitala rdatz izango dutenak: Uztailaren 9an Tolosan, Euskararen jauzi digitala, eta biharamunean Errenterian: Komunikazioa sare sozialen erresuman.

 

Uztailak 9 (Tolosako Kultur Etxean): Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak. UEUren era Kontseiluaren artean antolatua, helburu hauekin:

  • Euskarak eremu digitalean duen egoera eta presentzia aztertzea, egungo testuingurua ulertu eta etorkizunerako joerak identifikatzeko.
  • Eremu digitalak euskararen normalizazio eta biziberritzerako eskaintzen dituen aukerak eta erronkak identifikatzea, ikuspegi estrategiko bat garatzeko.
  • Hizkuntza-burujabetzaren eta teknologia-burujabetzaren arteko loturetan sakontzea, globalizazio eta algoritmoen testuinguruan euskararen tokiaz hausnartuz.
  • Euskal hiztun-komunitate digitala indartzeko bideak aztertzea, eduki sortzaileak, arnasgune digitalak eta aktibazio soziala sustatuz.

Matrilulazio argibideak eta egitaraua, hemen.

Uztailak 10 (Errenteria, Torrekua gunean): Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)?

Sare sozialen alorrean polemikak eta kezkak nagusitzen ari diren unean, galdera batzuei erantzuteko aukera: Benetan zein trafiko dator sare sozialetatik? Zein da sare sozialek dakarten etekina? Zein da benetan duten pisua? Nola sortu euskal komunitatea online? Nola izan burujabe eta gure xede-publikoarengana iritsi? Beste komunikazio bide batzuk behar ditugu?

Egutarauan, sare sozial eta komunikaziorako tresnen aurkezpen laburrak; baita hedabide, erakunde, enpresa eta elkarteen esperientzien berri, eta tailer bat, "komunikazio burujabea(goak) marrazteko".

Matrikulazio eta informazio gehiago ,

Erantzun

Sartu