Teknologia albisteak

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak 10 ikerlari-lanpostu betetzeko deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-07-29 : 09:54

Ikerbasque Fundazioak nazioarteko deialdia egin du behin-betiko 10 ikertzaile-lanpostu eskainiz. Deialdia datorren irailaren 8an itxiko da.

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak behin-betiko 10 lanpostu eskaintzeko deialdia egin berri du. Euskadin epe-luzean zientzia garatu nahi duten ikertzaileei zuzenduta dago eta irekita dago, irailaren 8a arte. 

Deialdia hurrengo ikertzaileentzat zuzenduta dago:

  • Established Researchers, beren ikerketa-lerroak modu independentean garatzen dituzten doktorego-ondoko ikertzaileak, beren arloko ikerketa-bikaintasunean oinarritutako ospe finkatua dutenek, Research Associate gisa postu iraunkor bat lortuko dute.
  • Senior Leading Researchers, beren arloan ikerketa bikaintasunean oinarritutako nazioarteko ospea dutenak eta ikerketa-finantzaketa garrantzitsuak lortzeko ibilbide frogatua dutenak Research Professor bezala postu iraunkor bat lortuko dute.

Hautagaiek ibilbide zientifiko sendoa, heldutasun profesional maila altua eta nazioarteko esperientzia zabala izan behar dute. Gainera, ikertzaileak ikerketa independenteak garatzea eta finantzaketa lehiakorra erakartzeko gai izatea espero da, baita ikerketa talde propioak eratzea ere.

Deialdi honen inguruko ezaugarri guztiak eta ebaluazio prozesuei inguruko informazioa hurrengo dokumentuan irakur ditzakezu (ingelesez) eta informazio osagarria Ikerbasqueren webgunean aurkituko duzu. 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago