Aste honetan banatu ditutzte 2022ko Toribio Etxebarria sariak, ekintzailetza berritzailea saritzen duten sarien 22. ediziokoak, Bic-Berrilan sustapen erakundeak eta Eibarko Udalak antolatuak. Osasun teknologietako eta material berrietako proiektu banak irabazi dituzte sariak.
Hona bi sari nagusiak:
- Ventipet startupak “Ideiak/proiektu enpresarialak” kategorian jaso du saria: Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako disoluzio bat garatu nahi du ekimen honek, biriketako aireztapen-funtzioaren diagnosi zehatzagaoak egiteko. Gas horiek kalterik eragin gabe barneratzen dira biriketan, eta PET eskaner tekniken bidez ondoren irudi tridimentsional zehatzak lortzen dira gero. Osasun teknologiarekin zerikusia duen gaia, beraz.
- Robtrusion startupak “Enpresa Berria” kategorian irabazi du. Material berrien sektorean lan egiten hasi den enpresa da. Zehazki, beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa da egiten dutena, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez. Pultrusioa material plastiko indartuak sortzeko teknika industriala da.
Sari nagusi bakoitzaren diru-kopurua 10.500 eurokoa da eta, gainera, laguntza, prestakuntza, aholkularitza, mentoring eta formakuntza programetara sarbidea izateko aukera ematen dute.
Beste sari batzuk ere izan dira deialdian:
- Eibarko Enpresa saria, Eibarko Udalaren eskutik: Wellk Software Solutions. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.
- Eibarko Udalaren Espezialiazio Estrategikoko sari berezia: Cycling Dinamic Trainer. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.
- Internazionalizazioan laguntzeko saria: Trak Health Solutions. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.
Informazio gehiago, Eibarko Udalaren webgunean.
Erantzun
Sartu