Teknologia albisteak

Euskal Herria 2040 jardunaldi prospektiboa, Jakin eta UEUren artean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-26 : 09:57

Jakinek eta UEUk azken urteetan elkarrekin Usurbilen egin ohi duten jardunaldi/ikastaro berezia (ElkarEkin jardunaldia) prospektiba ariketa bat izango da aurten: "Euskal Herria 2040: demografia, zaintza eta hizkuntza" izango da topaketaren lelo eta hizpidea. Uztailaren 7 eta 8an izango da Usurbilen, egun osoz lehenbiziko egunean, goiza bigarrenean.

Ariketa prospektibo gisa, halako galderen inguruko hausnarketa eragin nahi dute antolatzaileek:

Euskal Herria 2040an nolakoa izango da? Zer esaten digu prospektiba demografikoak? Zenbat jende biziko da? Gizarte zahar batera al goaz? Ze eragin du horrek zaintza ereduan eta pentsioetan? Eta lurralde orekan? Eta euskaran? Eta hirien antolaketan? 

Izen-ematea eta informazio gehiago: UEUren webgunean. Goiko argazkia, jardunaldiaren aurkezpenekoa, bertan direlarik Agurtzane Solabarrieta (Usurbilgo alkatea), Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria) eta Kepa Sarasola (UEUko lehendakaria).

Jarraian egitaraua:

Uztailak 7, osteguna

08:45-09:00. Harrera eta dokumentazio banaketa.

09:00-09:30. Ongi etorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo Alkatea. Kepa Sarasola, UEUko lehendakaria. Lorea Agirre, Jakin-eko zuzendaria.

9:30-10:30. H2040: zer dio prospektibak? Imanol Esnaola, Demografian aditua, Gaindegia-ko kidea.

10:30-11:00. Atsedenaldia.

11:00-11:45. Hitzaldia. Marta Luxan, EHUko Soziologia irakaslea eta doktorea antropologian.

11:45-12:30. Hitzaldia. Felix Arrieta, Soziologia irakaslea Deustuko Unibertsitatean. Zaintza politiketan aditua.

12:30-13:15. Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

13:30-15:00. Bazkaria.

15:00-15:45. Hitzaldia. Jule Goikoetxea, Politologoa eta filosofoa. EHUko irakasle eta doktorea.

15:45-17:00. Usurbilgo Zaintza Ekosistema egitasmoa. Erkuden Aldaz eta Maider Azurmendi, egitasmoaren bideratzaileak.

Uztailak 8, ostirala

9:30-10:15. Hitzaldia. Gari Goikoetxea, Kazetaria. UEMAko teknikaria.

10:15-11:00. Hitzaldia. Itsaso Olaizola, soziologoa.

11:00-11:30. Atsedenaldia.

11:30-12:15. Denen arteko elkarrizketa eta eztabaida saioa.

12:30-13:00. Konklusioak eta sagardoarekin topa.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu