Teknologia albisteak

Euro-Digital-Lang Twitterren, aste honetan euskararen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-06-23 : 08:47

Global Voices erakundearen ekimen bat da Rising Voices deritzon ekimena: Interneteko eleaniztasuna erreibindikatzeko eta sustatzeko modu bat, zenbait Twitter konturen bitartez hainbat hizkuntzaren berri emanez, bereziki teknologiari lotutako gaietan. Kontu horietako bat da @EuroDigitalLang, eta zera da kontua: astero, bere atzean idazten duena aldatu egiten da, eta atzodanik, 8 egunetarako, euskaldun bat dugu bertan, Beñat Garaio soziolinguista, euskararen berri ematen ingelesez.

Alegia, @EuroDigitalLang jarraitzen baduzue orain, euskararen berri izango duzue ingelesez: akaso gauza jakinak dira, baina tira, elkarrizketetan sar zaitezkete, eta gero kontuari itsatsita jarraitu, beste hizkuntza batzuen berri izango duzuelako.

Adibidez, ekain hasieran Irlandako Gaelikoaren berri eman zuen Kevin Scannellek txio mordoxka batean. Hemen duzue ekain hasierako bilduma kronologiko bat. Izan kontuan @EuroDigitalLang-eko aurpegia eta izena aldatzen dela: ekain hasierako txio horietan Beñat izena ikusi arren, orduan Kevin ari zen bere aurpegiarekin Irlandako egoera komentatzen.

Hona Kevin irlandarrak kanpaina honetarako eman zuen profilaren aurkezpena.

Eta hemen, atzoko mezua, Beñat Garaioren aurkezpena. Garaio Soziolinguistika Klusterreko soziolinguista da eta bere kontu pertsonala ere badu Twitterren: Bgaraio.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago