Teknologia albisteak

Euskara ala ezkara kirolean?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-08-14 : 10:04

Euskararen normalizazioa ardatz duten 'Euskara ala Ezkara' hitzaldi zikloak urtero egiten dituzte Elgoibarren, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak eta Topaguneak antolatuta. Aurtengoan kirolarekin lotuko dute kezka soziolunguistikoa: Elgoibar, kirola eta euskara. Hiru elementu horiek izango dira aurtengo jardunaldiko elementu edo osagaiak.

Irailaren 3an, larunbata, izango da jardunaldia Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arteko iraupenarekin. Nahi dutenek pintxo-bazkarira geratzeko aukera ere izango dute. Egitaraua, honakoa:

9:30: ongi-etorria eta harrera-ekitaldia

10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo.

10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.

11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia.

11:30: atsedena

12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.

12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita.

13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?

  • Xabi Prieto Argarate.

  • June Loidi Etxaniz.

  • Jokin Altuna Altuna.

  • Kazetaria: Joxe Mari Apaolaza Olea. 

14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia.

14:30: pintxo-bazkaria

Informazio gehiago, Barren tokiko aldizkarian (aurreko edizio batzuetarako estekekin). Izena emateko, formulario hau erabili. 

 

Erantzun

Sartu