"Jendea behar diat", esan hidaan hiru aldiz gutxienez, ez huela telefonoz hitz egitekoa, gaizki hengoela oso. Presa huen gelditzeko, baina neu ibili ninduan luzamendutan, asteazkenean elkartu gintuan arte. Loiolarako joan-etorria egitea huen asmoa, baina ez hintzela gai eta joateko hire etxera, mesedez. Urduri samar egin nian barrura, egoera haunditxo gelditzen zitzaidaan, horixe esan nian heuri ere sartu orduko.
[IRITZIA] Eneko Ibargurenek Iñaki Segurolaren agurreko ekitaldian irakurri zuen testua da honako hau uztarria.eus/azpeitia/16502… #Azpeitia
@uztarria Nire miresmena eta esker ona hiretzako Kurku hau bizi, idatzi eta jendaurrean irakurtzera ausartu hitzalako. Maite haugut ????
Non zeudek besarkadak uztarria.eus/azpeitia/16502…
Iñaki Segurolaren suizidioa. Lagun batek agurrean berba sentituekin kontaktua. uztarria.eus/azpeitia/16502…
@luistxo Pertsonalki testu honek eta Mikelen esperientziak zauria garbitzen lagundu didate. Neu oso eskertua nago biei. Ahala handia da, baina mina ere bai
@eskubeltz Mikel horren esperientzia... Non irakur daiteke?
@luistxo Ez dut ikusi sarean, agur ekitaldian entzun nuen nik. Gainera, inprobisatua izan zelakoan nago
@eskubeltz Eskerrik asko azaltzeagatik. Animo haren hurbilekooi.
"Joan? Nora? Galdetu nian, eta behatz batekin eta bi begiekin gora seinalatu huen. Nik ez nian sinetsi, Iñaki. Beti izan haiz dramatikoa, exajeratu hutsa. "Aterako haiz" edo antzeko topikoren bat bota niala uste diat. Baina hi, hi benetan ari hintzen" uztarria.eus/azpeitia/16502…
Ez nuen Iñaki ezagutzen, Eneko bai, besakarda bana. Berandu beti... edo azkenaldian hori dirudit, behin eta berriro... "Non zeudek besarkadak" uztarria.eus/azpeitia/16502…
Erantzun
Sartu