Teknologia albisteak

Sharenting praktikak okerrak izan daitezkeela ohartarazi du BCSC-k

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-04-18 : 12:04

Sharenting delakoa, gurasoek beren haurren irudiak sarean partekatzea, praktika desegokia dela Basque CyberSecuruty Centre delakoak (BCSC), ziiobersegurtasunaz arduratzeko sortutako EAEko erakunde publikoak. BCSCk kanpaina antolatu du zenbait hezkuntza erakunderekin ikasle jendearen eta beren gurasoen artean ziber-segurtasunaz kontzientzuako: "Ziberrean, Zibersegurola", da leloa; eta horren harira banatutako aholkuetan dator azken ohartarazpen hau.

Kanpainak arreta jartzeko eskatzen duen kontzeptuetako bat Sharenting delakoa da. Zera da da sharentinga: gurasoek adingabeko seme-alaben irudiak online partekatzea. Ingelesezko share (partekatu) eta parenting (ondua) hitzak konbinatzean sortzen den terminoa. Guraso askok ez dute beren seme-alaben irudiak zabaltzeko arriskurik ikusten, nahiz eta milaka ezezagunek ikus ditzakete.

Honekin kontuz ibiltzeko eskatzen du Basque CyberSecuruty Centrek, 10 puntuko dekalogo batekin. Hemen puntu eta oharpen horietako bat. "Irudiak beste pertsona batzuekin partekatzean, haiek onar dezakete horiek argitaratu ditzaketela. Asmo txarrik gabe, zuzenean edo zeharka, zabaldu eta publiko egin ditzakete."

BCSCkoen iritziz, "datuen babesa zibersegurtasunaren funtsezko oinarria da; horregatik, guztiz jabetu behar dugu datu pertsonalak behar bezala tratatzen direla gure bizitzako arlo guztietan; ez dezagun ahaztu pertsona bat identifikatzeko aukera ematen duen irudia ere datu pertsonala dela. Familian, pertsonalki edo profesionalki, ezinbestekoa da Interneten materiala partekatzeak dituen ondorioak eta horri lotutako arriskuak ezagutzea. Horrela, etorkizunean adingabeei arazorik ez sortzeko aukera izango dugu.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago