Euskal nazioan eta bere bilakaeran eragiten duten faktoreak aztergai ditugu NAZIOGINTZAn. Euskal kontzientzia nazionala eta euskal hizkuntza, kultura eta nortasun kolektiboaren aldeko mezua sustatzen dugunez, funtsezkoa deritzogu hauek baldintzatzen dituzten parametroak identifikatzea eta aztertzea. Eta parametro horietako bat, garrantzi handikoa, demografiaren parametroa da. Honi helduko diogu, beraz, jorratuko ditugun bi artikulu hauetan.
Gurea bezalako nazio txiki baten bilakaera linguistiko, kultural, soziologiko eta politikoan demografiak funtsezko garrantzia du. Euskal krisi demografikoari buruzko gure gogoeta argitaratu dugu. Bi artikulu dira, hemen duzue lehena. naziogintza.eus/euskal-herriko…
Gurea bezalako nazio txiki baten bilakaera linguistiko, kultural, soziologiko eta politikoan demografiak funtsezko garrantzia du. Horregatik, euskal krisi demografikoari buruzko gure gogoeta argitaratu dugu. Bi artikulu dira, hemen duzue lehena.naziogintza.eus/euskal-herriko…
@naziogintza Demografiaren azterketa gai garrantzitsua da. Euskal herri mailako datu zehatzak behar dira. Udalbiltzako politikan sar daitekeen lana da. Bitartean artikulu ona!
@GureUrruna Mila esker. Hurrengo artikulua, datorren astean. Bertan Ipar Euskal Herriko egoera demografikoa ere aztertuko dugu.
@naziogintza Duela urte asko, Parotek planteatu zuen seme-alaba gehiago izatea. Orduko feministatzat hartutako batzuek bereak eta bi esan zizkioten. Hemen herrigintzaren beste adierazle bat familia politika da, nazio kontzientziaz, jakina! Ipar Irlandan
@Semenogorria Mila esker. Datorren astean, bigarren zatia. Ea abertzale denok gogoeta kolektiboa egiten dugun gai garrantzitsu honetaz.
@naziogintza Ipar Irlandan bitartean... pic.twitter.com/PC3gIWf8uW
@Gilentx @akaziaga Erronka demografikoa ez da nolanahikoa. Aldaketa demografikoek izugarrizko garrantzia dutelako hizkuntza baten bilakaeran. Euskaltzaleok hori jakin beharko genuke. Hemen, gure ekarpen apala gai honetaz, bi artikulutan: naziogintza.eus/euskal-herriko…
@arranomendi Arrazoia duzu, egoera larria da. Bi artikulu idatzi genituen Euskal Herriko larrialdi demografikoaz, kezka handia genuelako. Hemen duzue lehena: naziogintza.eus/euskal-herriko…
Erantzun
Sartu