Euskara airosoen dabilen eremuetan beherakada txiki bat izan da kaleko erabileran, baina horrek ez du aldatu argazki orokorra: azkenekoz neurtutako bera da herririk euskaldunenetan -ezagutza %60tik gorakoa dutenetan- kalean euskara darabiltenen proportzioa: %61,5. Gaztelaniazko elkarrizketetan apenas izan den aldaketarik: %0,1 igo da.
Euskarak, ere, #euskalerrepublika behar du. berria.eus/paperekoa/1912…
Jaitsiera arnasguneetan berria.eus/paperekoa/1912…
Arnasguneetan, edo euskararen ezagutza oso handia den UEMAko herrietan, kaleko erabilera jaitsi egin da. @julenaperribai @berria berria.eus/paperekoa/1912…
Badugu zer hausnartu herrian, #Bera-n: 15 puntu jaitsi da euskararen erabilera lau urtean: % 60tik 45era. Dena egina dagoenaren sentsazioa zabaldua dago, erabat erlaxatuta. @berria @uema_eus berria.eus/paperekoa/1912…
Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan #euskara kaleko erabilera berria.eus/paperekoa/1912… @berria youtube.com/watch?v=DWr-Aj…
??@uema_euseus-ek e@slklusterrarra-k argitara eman dituzte 93 udalerritan egindako euskararen kale erabileraren behaketaren emaitzak. Ho@julenaperribaibai-ren artikulutik hartutako txatalekin osatutako haria ???? ???????????? Artikulua berria.eus/paperekoa/1912…
⚠️Neurtutako udalerri guztiak aintzat hartuta, kaleko erabilera apur bat jaitsi da: %61,1. Ia hamarretik lauk jarduten dute gazteleraz (%36,9k), eta beste hizkuntzetan, %2k. 227.900 solaskide eta 71.000 solasaldi behatu dituzte, denera????
????Herri batzuetako emaitza orokorrak ere ezagutarazi dituzte. Horiek 2017koekin erkatuz gero, 56 herritako bilakaera ikusteko aukera dago. Bada, 32tan euskarazko elkarrizketa gehiago entzun dituzte behatzaileek, eta 24tan gutxiago ????
????Datuek erakusten dute euskara gaitasunik handieneko herrietan dela handiena euskararen kaleko erabilera. Jakintza %90ekoa edo handiagoa den herrietan, %83,8k darabil; %80tik %89,9ra artekoa denetan, %78,6k; eta, %60tik %79,9ra artekoa denetan, %54,1ek
????Hala ere, esanguratsua da ezagutzarik handieneko bi multzoetan jaitsi egin dela erabilera; ezagutza %90etik gorakoa den multzoan, 3,2, eta %80-%89,9 tartean, 2,8.
????Tamainaren arabera ere aldatzen da erabilera. Biztanlerik gutxien duten herrietan dago erabilera daturik handiena, eta alderantziz ????
????Bilakaerak, ordea, erakusten du herririk handienetan, 10.000 biztanletik gorakoetan, 3,7 puntu igo dela erabilera, eta 1,5 puntu jaitsi, aldiz, 500 biztanle baino gutxiagokoetan ????
????Hiztunen profilaren araberako banaketa ere egin dute Uemak eta Soziolinguistika Klusterrak. Adinari erreparatuta, ikus daiteke euskararen erabilera jaitsi egiten dela adinean gora egin ahala, salbuespen batekin... (jarraitu, jarraitu irakurtzen)????
????Hara: 64 urtetik gorakoek zertxobait gehiago egiten dute (%51,5) haien aurreko multzokoek —40 eta 64 artekoek— baino (%50,1). Haurrek (%75,7) eta gazteek (%65,6) egiten dute gehien euskaraz ????
????Aztertzekoa izan daiteke 25-39 urte bitarteko heldu gazteen bilakaera, orobat. Izan ere, gaur-gaurkoz, 15-24 arteko gazteen portaerara hurbiltzen dira euskararen erabileran: gazteek % 65,6, heldu gazteek % 62,9.
????Datuak sexuaren arabera aztertuta, beste zenbait neurketek erakutsitakoa berresten da: emakumeek (%61,7) gizonezkoek (%60,3) baino gehiago egiten dute euskaraz, eta adin tarte guztietan, gainera ????
????Adin gaztekoek euskaraz gehiago egiten dute euren artean, eta gutxiago nagusiagoekin. Haurrak haurrekin ari direnean, orduan da euskara gehien entzuten den momentua (%75,2), adin talde berekoen arteko elkarrizketetan ????
????????Joera horrekin lotuta, ikerketak erakusten du haurrak eta gazteak tartean direnean, helduagoek gehiago egiten dutela euskaraz. Nagusien eta haurren arteko elkarrizketen %73,3 euskaraz direla dio ikerketak, baina hizlari nor ari den, horrek ere ald
????Bi adin tarteetako pertsonen artean hizlaria haurra denean, %76,7ra igotzen da euskararen presentzia, eta nagusia hizlaria denean, berriz, %63,6ra jaisten. Gainera, joera hori antzeratsua da herri guztietan, euskararen erabilera orokorra edozein izand
✂️Hemen amaitzen da haria. Aurreko guztia partekatzen laguntzen badiguzu, bejondaizula❤️. ????Lezioa errepasatu nahi baduzu, ikusi bideo hau, etyoutu.be/DWr-AjkfU7UOUv
Atzeraka goaz... Hizkuntza Politikaz aldatu behar dugu, baina aurrera egiteko... Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan berria.eus/paperekoa/1912… Honen bidez: @berria
Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan berria.eus/paperekoa/1912… Honen bidez: @berria
@KikeAmonarriz @ideiazabaldub @uema_eus @slklusterra Argitaratu diren datuen arabera, emakumeek %61,7 eta gizonek %60,3. Estatistikoki, ehuneko berdinak dira. Ezin genezake esan erabilera ezberdina denik. pic.twitter.com/kHvkFOUT0I
Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan | Hizkuntz politikaz gogoeta inoiz baino beharrezkoagoa. berria.eus/paperekoa/1912…
"Lagin osoa hartuta, mantendu egin da euskararen presentzia, Uemak eta Soziolinguistika Klusterrak eginiko ikerketaren arabera. Adinean gora egin ahala, behera egiten du euskararen erabilerak" @berria bidez: labur.eus/MyATB
"Biztanle gutxieneko herriek dute euskararen erabilera handiena" Ez beti! "Hemen denak euskaldunak gara, baina normalean denek erdaraz hitz egiten dute" Igoa, Basaburua (UEMA) Nafarroako mendialdearen zati batean, desastrea. youtube.com/watch?v=KfIGL9… 27"berria.eus/paperekoa/1912…iq1eWgV">pic.twitter.com/rKdiq1eWgV
Kaleko erabilera apaldu egin da ezagutza %80tik gorakoa den eremuetan berria.eus/paperekoa/1912… pic.twitter.com/BOasnXuuME
Erantzun
Sartu