Egun ohikoa da erakunde publikoek euskararen normalizaziorako bidean pausoak ematea. Urola Kostako ia udal guztiek eta Urola Kostako Udal Elkarteak bat egin dute oraintsu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Udal-ekin egitasmoarekin, eta Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako udalek administrazio kontratuetan hizkuntza irizpideak modu bateratuan ezartzea adostu dute, herrialdeko beste 26 udalerrirekin batera.
Izan ere, Felix Cabezasek Pio Barojari buruzko biografia bat idatzi zuen, eta hauxe ondorioztatu: "Zestoako mediku postua euskaraz zekielako lortu zuen Barojak, orain arte haren inguruko biografia idatzi dutenek zabaldu dutenaren aurka". urolakosta.hitza.eus/2013/05/29/eus…
Ideia horrekin bat egiten du akta eta agiri zaharren azterketak. Hori bai, seguruena euskaraz gutxi eta gaizki egingo zuela dio Ramon Martin ikerlariak. @amarauna @jonartano eitb.eus/eu/irratia/eus…
@xabierazkue @amarauna @jonartano Garai batean euskal-gaizto esaten zitzaion mota horretako euskarari, adibidez medikuek eta señoritoek herritar xeheekin hitz egiteko erabiltzen zutenari. Oso kontzeptu praktikoa zen, berreskuratu beharrekoa, apika.
@xabierazkue @amarauna @jonartano Bateragarriak iruditzen zaizkidak, Xabier: postua eskuratzeko beste zekian —ezer ez zekienak baino gehiago—, baina ez trebe sentitzeko eta sentiarazteko lain. Bestalde, Anjelek dioenaren haritik, zertarako ahalegik egin,
@XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Hala uste diat nik ere. Anjelek idatzitako "ez omen zekien" hori zehaztu nahi izan diat, hain ezaguna ez den informazioa baliatuta.
@xabierazkue @XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Aita, Serafin, euskaltzalea izan zen, beharbada Serafinen aitona Oiartzungo farmazian aritu zelako ;-) Serafinek poemak, bertsoak, operak ... idatzi zituen euskaraz, ekintzailea ere bazen... Beraz harritze
@xabierazkue @XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Aita, Serafin, euskaltzalea izan zen, beharbada Serafinen aitona Oiartzungo farmazian aritu zelako ;-) Serafinek poemak, bertsoak, operak ... idatzi zituen euskaraz, baita erdarazkoak euskarara itzuli ere
Erantzun
Sartu