Planta oneko gizona, bi metro ez zituen urruti. Beltzez jantzita beti, kapelu beltzarekin, zapatak ere beltzak eta ondo lustratuta, bastoi bat esku batean eta mediku-trepeten maletatxo beltz bat bestean. Gorputza zut eta burua tente ikusiko zenuen herriko kale nagusian barrena gaixoren baten etxerantz. Sarri etortzen zen gurera ama bisitatzera.
Euskaraz ez dakien askok eta tartean euskaldun ugarik, oraindik ere morrontzaren geneetan txertatua daramate gaztelania euskara baino praktikoagoa, aberatsagoa, dotoreagoa den ustea. Eskubide guztien jabe, eta obligaziorik ez duena... (Anjel Lertxundi) berria.eus/paperekoa/1918…
Ederra Anjel! Ahots sendo bat gaixoaren logelan berria.eus/paperekoa/1918… Honen bidez: @berria
Hizkuntzari lotutako morrontza kontuak eta elitearen mekanismoak, Anjel Lertxundiren eskutik. @berria berria.eus/paperekoa/1918…
Zalantza sortu dit esaldi honek: "Barojak, ordea, ez omen zekien euskaraz (txikitan ere ez?), eta auskalo nola moldatuko zen gizona Aizarna, Endoia, Arroa, Iraeta edo Ibañarrieta auzoetako baserrietara egindako bisitetan".
Izan ere, Felix Cabezasek Pio Barojari buruzko biografia bat idatzi zuen, eta hauxe ondorioztatu: "Zestoako mediku postua euskaraz zekielako lortu zuen Barojak, orain arte haren inguruko biografia idatzi dutenek zabaldu dutenaren aurka". urolakosta.hitza.eus/2013/05/29/eus…
Ideia horrekin bat egiten du akta eta agiri zaharren azterketak. Hori bai, seguruena euskaraz gutxi eta gaizki egingo zuela dio Ramon Martin ikerlariak. @amarauna @jonartano eitb.eus/eu/irratia/eus…
@xabierazkue @amarauna @jonartano Garai batean euskal-gaizto esaten zitzaion mota horretako euskarari, adibidez medikuek eta señoritoek herritar xeheekin hitz egiteko erabiltzen zutenari. Oso kontzeptu praktikoa zen, berreskuratu beharrekoa, apika.
@xabierazkue @berria Diktadurak errepresaliatu zituen mediku euskaltzaleetako bat, Roman Irigoien Mitxelena, Altzako medikua, gure aitona
@xabierazkue @amarauna @jonartano Bateragarriak iruditzen zaizkidak, Xabier: postua eskuratzeko beste zekian —ezer ez zekienak baino gehiago—, baina ez trebe sentitzeko eta sentiarazteko lain. Bestalde, Anjelek dioenaren haritik, zertarako ahalegik egin,
@XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Hala uste diat nik ere. Anjelek idatzitako "ez omen zekien" hori zehaztu nahi izan diat, hain ezaguna ez den informazioa baliatuta.
@xabierazkue @XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Aita, Serafin, euskaltzalea izan zen, beharbada Serafinen aitona Oiartzungo farmazian aritu zelako ;-) Serafinek poemak, bertsoak, operak ... idatzi zituen euskaraz, ekintzailea ere bazen... Beraz harritze
@xabierazkue @XabierEuzkitze @amarauna @jonartano Aita, Serafin, euskaltzalea izan zen, beharbada Serafinen aitona Oiartzungo farmazian aritu zelako ;-) Serafinek poemak, bertsoak, operak ... idatzi zituen euskaraz, baita erdarazkoak euskarara itzuli ere
✍️ 'Ahots sendo bat gaixoaren logelan', Anjel Lertxundiren #HirukoHitza zutabea. berria.eus/paperekoa/1918… pic.twitter.com/VEX2oBqeTk
Ahots sendo bat gaixoaren logelan berria.eus/paperekoa/1918…
Diktadurak errepresaliatu zituen mediku euskaltzale gutxietakoa, Roman Irigoien, Altzako medikua, gure aitona. Ahots sendo bat gaixoaren logelan berria.eus/paperekoa/1918… a través de @berria
Anjel Lertxundi @berria-n hizkuntzei buruzko topikoez eta eliteen pertzepzio eta praktika linguistikoez. “(Mediku gehienek) zerabilten gaztelaniak territorio bat markatzen zuen: hizkuntza hegemonikoaren bermea zuten jantzi eta itzal” berria.eus/paperekoa/1918…
'Endemas': Are gehiago, areago. #HitzenLilura berria.eus/paperekoa/1918…
"euskaraz ez dakien askok eta baita euskaldun ugarik ere, oraindik ere morrontzaren geneetan txertatua daramate gaztelania euskara baino praktikoagoa, aberatsagoa, dotoreagoa den ustea..." berria.eus/paperekoa/1918…
"Ahots sendo bat gaixoaren logelan". Andu Lertxundi. Mediku-erizain-psikologo-botikari-fisioterapeuta-zelatari-auxiliar-administratzaile onak eta euskaldunak. berria.eus/paperekoa/1918… via @berria
Erantzun
Sartu