Manifestazio jendetsua egin dute gaur arratsaldean Bilbon, Bizitza plataformak deituta, osasun ziurtagiriaren aurka. "Diktadurarako pasaportea" deritzote. "Askatasunaren" izenean, ziurtagiria eskatzeko indarrean dauden neurriak bertan behera uztea nahi dute. Bizitza plataformaren arabera, "inoiz ezagutu gabeko totalitarismoari" atea ireki dio osasun ziurtagiri horrek: "Itzulerarik gabeko atea".
Bizitza plataformaren arabera, «inoiz ezagutu gabeko totalitarismoari» atea ireki dio osasun ziurtagiri horrek berria.eus/albisteak/2086… @ArantxaIraolaAl
@berria @ArantxaIraolaAl Geiegizko baieztapena dirudi.
@auskalo2 @berria @ArantxaIraolaAl Baliteke gehiegizkoa izatea, baina ziurtagiri hori, zalantzarik gabe, zentzugabekeri bat da. QR horren onuradun garen guztiok erabiltzeari uko egin izan bagenio, bertan behera geldituko zen aspaldi.
@berria @ArantxaIraolaAl Halaxe da. Saiatu oinarrizko bixitaldi bat edo kirola edo erreabilitazioa edo... pasaporterik gabe egiten, 3 ziztada gabe, alegia. Eta gero kontatu.
"Inoiz ezagutu gabeko totalitarismoa". Ziurtagiria eskatzearekin ados egon daiteke ala ez; baina adierazpen horrek totalitarismoa zer den eta historia ez ezagutzea besterik ez du aditzera ematen. berria.eus/albisteak/2086…
@bonbergant @txantxibiri Bai. Niri ere "inoiz ezagutu gabeko totalitarismoa" barregarria iruditu zait. Zein mundutan jaio dira hori esan dutenak? frankismoa, nazismoa, faxismoa zer den entzungo zuten noizbait?
@bonbergant Berek badukete fazist aire bat bere banderolaren gibelean !!!
@bonbergant Duela asteburu batzuk Onintza Enbeita bera eta idazle bat Euskadi Irratian hitzegin zuten eta estilo hortako terminoetan aritu ziren. Eta suposatzen da jende jantzia dala.
Ez daude pasaportearen aurka, txertoen aurka daude: "Txertoak «esperimentu geniko bat» direla argudiatu dute eta xede bakar bat dutela: «Kontrola»". berria.eus/albisteak/2086… via @berria
Manifestazio jendetsua egin zuten atzo Bilbon, @BizitzaP-k deituta, osasun ziurtagiriaren aurka. «Diktadurarako pasaportea» deritzote eta, «askatasunaren» izenean, gaitzetsi egin zuten erabilera. @ArantxaIraolaAl berria.eus/albisteak/2086…
Eskuin unionista artikulatzen dabil (politika). Ezker indepea sermoiak botatzen (morala). Baina lasai, arrazoi zientifikoa izatea omen da kontua. #tahorrelabizitzengera berria.eus/albisteak/2086…
Erantzun
Sartu