Gaur hasten delarik Zuberoako maskaraden zikloa Atharratzen (egutegiaz informatu genuen hemen), bere egutegia nolabait inauteriaren zikloarekin lotua dago. Eta hau, halaber, elizaren Pazkoako egutegi liturgiko mugikorrarekin. Zeren baita kalkulatzen da? Horretaz ere Dantzan.eus-ek informatu zuen bere garaian, eta hona ekarriko dugu gogorakizuna.
Data mugikorrak dituen ziklo honek ez bakarrik hartzen ditu inauteriak eta Aste Santua, baita gero ere egiten diren ospakizun batzuk, Euskal Herriko beste jai eta tradizio batzuekin lotuak.
Guztiaren gakoa Pazko igandea da. Igande horretatik, aurretiazko egunak kontatuz kalkulatzen dira beste datak. Noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da Pazko-igandea.
Pazko igandetik atzerantz 40 egun kontatu (baina igandeak ez dira kontatzen!) atzera egin eta hor Garizumaren hasiera izaten dugu, Hausterre izeneko asteazkena (Hauts-eguastena ere bai bizkaieraz). Eta hausterre aurreko egunak (ostegunetik asteartera) dira inauteri kanonikoen egunak.
Aurten inauterien hasiera ofiziala, eta ondoren kateatzen den Aste Santua honela geratzen da, beraz:
Pazko Igandearen ondorengo egun batzuk ere kalkulu honen arabera egiten dira. Mendekozte Pazko igandetik 50 egunera da, eta hura bezalaxe beste egun parea ere dantzan izaten dira egutegian:
Ilustrazioa, Arantzazuko Egutegiaren orri zahar batzuk, blog honetatik atera dugu.
Erantzun
Sartu