Teknologia albisteak

Maskaraden egutegia, igandean hastekoak baitira Atharratzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-14 : 17:29

Inauterietako zikloa gainean da, eta lehen seinale gisa, Maskaradak Zuberoan. Aurten Atharratze eta Alozeko gazteek prestatu dituzte. Asteburu honetan egingo dute lehena igandez Atharratzen (errepika batzuk egin dituzte aurreko egunetan, dena dela). Dantzan.eus-en eskutik, egutegia jarraian.

Hona Maskaraden egutegia

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe
  • Otsailak 13, igandea: Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga 

Hogeita hamar bat gaztek osatutako taldea osatu dute Atharratze eta Aloze herrien artean, eta Joimo Aranzet aritu da dantza irakasle eta errejent lanetan.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu