Albiste da Donostian Mirakontxan etxe bat eraitsi eta beste hotel bat egingo dutela. Aitzakia ematen digu horrek Haritik Hirira Donostiako informazioarekin lan egiten duen Twitterreko kontuaren informazioa ekartzeko hona. Hotel eta turismo-etxeen ugaritasunak Donostiari nola eragiten dioten ondo dokumentatzen dute, eta hari bat egin zuten duela aste batzuk datu jakingarriekin.
Ikuskatze geografiko oso interesgarriak egiten dituzte Haritik Hirirakoek, eta Donostiako turistifazkioarekin kezkaturik, bereziki horren inguruko informazioa zabaltzen.
Adibidez, ilustrazio irudia otsailekoa da, AirBNB zerbitzuko turismo etxeen eskaintza jarri zuten mapa batean.
Beste animazio honetan, hotel hazkundea Donostian.
Donostiako hotelen bilakaera ???????? #HiriaMapan pic.twitter.com/WF46OrIRyU
— Haritik Hirira (@HaritikHirira) November 16, 2021
Mapa hauek azaltzeko, eta turistifikazioa salatzeko, hari bat argitaratu zuten duela aste batzuk, eta hona ekarriko dugu, artikulu bilakatuta.
Hiri-azterketetan espezialista eta Geografian doktorea den J. Joverrek, honela definitzen du turistifikazioa: hiri-espazio baten gizarte-eraldaketako prozesua da, turismoaren jarduera ekonomikoaren ondorioz, gune historikoetan gertatzen dena mendebaldeko Europaren testuinguruan.
Gentrifikazioaren antzekoa da, baina badu beste bereizgarri bat ere: jatorrizko populazioaren ordez, bisitariak heltzen dira. Gentrifikazioak diru-sarrera handiagoko bizilagunen etorrera dakarren arren; turistifikazioaren ezaugarria, “biztanleria flotatzailearen” etorrera da.
Turisten presentzia handiagoak, ostatu eskaria areagotzen du. Hau aprobetxatu nahian, jabe askok, etxebizitzak turismo-sektorera egokitzen dituzte, hauek biztanleria flotatzailearen merkatuan txertatuz eta, gradualki, biztanleriaren desplazamendua eta auzoen hustuketa eraginez.
Donostiako kasuan, kontuan hartu beharreko datua da, Airbnb-ren inguruko harian azaldu genuen moduan, erdialdeko auzo hauetan kokatzen direlako plataforma honetako eskaintza gehienak, etxebizitza erabilera zuten bizileku asko turistiko izatera igaroaz.
Etxebizitza eskaintzaren jaitsierak prezioen igoera dakar. Dagoeneko gazteek ez dute erdialdeko auzoetan etxebizitza bat erosteko edo alokatzeko aukerarik, “arrazoizko” prezio bakarrak periferiako auzoetan edota inguruko udalerrietan aurki baititzakete.
Honek, era berean, erdialdeko auzoen zaharkitze prozesua areagotzen du. Hortaz, bertan aurkituko ditugu hiriko auzo zaharkituenak, biztanleriaren batez besteko adina honakoa izanik:
Kasualitatez ala kausalitatez, (2000-2020) epealdian -nazioarteko turismoaren eztanda aroan- Donostiak, oro har, biztanleria irabazi duen bitartean, hauek dira biztanleria gehien galdu eta irabazi duten auzoak.
Era honetan, turismo-jarduerak zerbitzu-eskaria sortzen du, eta eskari hori bete egin behar da. Pixkanaka, bisitarien beharrak (ostatua, elikadura, zerbitzuak eta abar) asetzen dituzten establezimenduak sortzen dira.
Tokiko saltokiak eta saltoki tradizionalak desagertzen hasten dira, eta tabernak eta frankiziak erabiltzen dira haien ordez, biztanleria flotatzaile baten interesekin zerikusia dutenak, eta ez oinarrizko premia batzuk bete behar dituen betiko auzotarren interesekin.
Honek, auzoaren egituran hainbat ondorio dakartza. Batetik, biztanleriaren desplazamenduak auzoan errotuago dauden denden gainbehera faboratzen du, ohiko bezeroen galerarekin lotuta. Bestetik, saltoki tradizionalen inguruan egunero eraikitzen diren harremanen sistema desegiten da
Higiezinen espekulazioak eta turismoaren presentzia gero eta handiagoak identitaterik gabeko hiri eremuetara garamatza, auzoa zutik mantendu zuten auzotarren premiak alde batera utzi eta lehentasuna bisitariei emanez.
Donostiako erdialdeak bizi duen huste prozesua ezin daiteke turistifikaziotik soilik azaldu, baina hustutzea areagotzen duen eragile garrantzitsuenetakoa da zalantzarik gabe, egoera gaiztotu ez dadin neurriak hartzea ezinbestekoa izanik. #HaritikHirira
Haritik Hirira nor dira? kontu anonimoa da. "Geografoak" direla diote, eta eposta helbide bat eskaintzen, inork haiekin kontaktatu nahi badu, haritikhirira (a bildua) gmail.com
Erantzun
Sartu