Teknologia albisteak

Sorgin-gurpìl, 2021. urteko beste hitz bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-12 : 12:51

Duela egun batzuk euskarazko "urteko hitzen" berri ematerakoan (Berriak eta Euskaltzaindiak txerto eta aldaera aukeraturik), Gaurko Hitza ekimenaren lehiaketa irekita zegoela jakinarazi genizuen. 2021ean hautaturiko hitzen artean, zabalkunde gehiena izan zutenak batu zituenGaurko Hitzaren egile Maite Goñik, eta bozketaren ondoren, sorgin-gurpil izan da hautatua.

 

Aukera hauek ziren Gaurko Hitzan agertutako multzo horretan:

  • Lakasta
  • Sorgin-gurpil
  • Arkanbele
  • Arean
  • Ipurdikatu
  • Haizu
  • Labaka
  • Mustra
  • Irenster
  • Azalprintz
  • Amabortze
  • Lanbera

Eta bozketan nahiko nabarmen gailendu da sorgin-gurpila.

Ane Galarraga dibulgatzaileak iazko otsailean argitaraturiko artikulu batetik hartu zuen terminoa Gaurko Hitzak. Sorgin-gurpila edo [sinonimoa] gurpil zoroa aterabiderik ustez ez duen egoera bat da, bueltaka errepikatzen den egoera bat, cercle vicieux erdaraz esaten dena.

Dena den, hitzarekin gustura ez dagoenik bada. Maria Gorosarri kazetariak misoginoa deritzo sorgin-gurpil erabiltzeari. 

Guztiarekin, Gaurko Hitza ekimenaren azken urteetako hitzak izan dira:

2018ko hitza: ahobizi eta belarriprest.
2019koa: tsunami.
2020koa: pandemia.
2021ekoa: sorgin-gurpil.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago