Teknologia albisteak

Resonate, musika banatzeko plataforma kooperatiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-01-06 : 10:03

Beñat Irasuegi kooperatibista eta teknofiloak musika banaketarako plataforma interesgarri baten berri eman du Twitterren: Resonate.is. Irasuegiren azalpenean, "musika plataforma kooperatiboa" da Resonate, eta "musikaren ekonomia berri bat proposatu nahi du, zuzentasuna, gardentasuna eta kooperazioan oinarrituta."

Kooperatiba izaera aukeratu Resonatek funtzionatzeko, hemen azaldua. "Entzuleak, ekoizleak, sortzaileak eta laguntzeko interesa duen edonor elkartu nahi dituzte kooperatiban, jabetza kolektiboa eta kudeaketa demokratikoa oinarri hartuta". Edonor izan daiteke kooperatibista, 5 euroko akzio bat erosita.

Musikagileei egiten zaien eskaintzari dagokionez, Resonatek dio 9 deskargarekin lortzen duela musikagile batek, plataforma ohikoetan (Spotify da de-facto-ko estandarra) ehundaka deskarga eskatzen duena. Kalkulagailu ba badago webgunean (pantaila irudia berari dagokio) eta 25.000 joaldikoa da maila baxuena. Horren arabera, Resonatek 381,50 euro ordainduko lizkioke artistari, non eta lehian 150 euro liratekeen. Hori lortuko omen dute diruaren %70 zuzenean artistengan inbertituz, gainerako %30a delarik funtzionamendurako.

Play fair da Resonateren leloa, zuzen jo, Fair Play edo joko-garbi kontzeptuarekin hitz jolasa eginez.

Irasuegiren iritziz, "Euskal Herrian ere posible da euskal musika banaketa kooperatibizatzea, beti ere jabetza kolektiboa eta kudeaketa demokratikoa zer diren ulertuta, zeren bestela «rock-and-rollak ez du inoiz dirurik emanen»".

Bisitatu, ezagutu eta entzun Resonate.is.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago