Mundu guztiaren ahotan dagoen pelikula, batzuentzat bat-bateko klasiko bat eta besteentzat hemendik hiru hilabetera ahaztuta egongo den produktu zinematografikoa, Don't Look Up filmari (Adam McKay, 2021) ukatu ezin zaiona da eguberri covidiar berri hauetan sareak eta etxe askotako tertuliak animatzeko izan duen gaitasuna. Bizi dugun garaian hegemonikoa den kulturaren elementu ia guztiak konbinatzen asmatu duelako [...]
#DontLookUp pelikulaz idatzi dut blogean: guztia errepresentazio bihurtu baldin bada, film honek gonbida gaitzake galdetzera zein rol jokatzen duten antzerki horretan gauzak benetan aldatu nahi dituztenek blogak.argia.eus/boligrafo-gorr…
@gorka_bm Albiste ona zure itzulera :-)
@gorka_bm Filma ikusteko bi saiakera egin ditugu, eta bietan ziplo geratu gara. Agian atzo eguerdian hausnarrean ikusi nuen gizona 'Don't look up' ikusteko prestatzen ari zen.
@erikgartzia @gorka_bm Egin hirugarren saiakera, merezi du. Hasierako ordu erdiaren ondoren partida irabazteko ez da marrazainaren laguntzarik behar. (Gorkak erdi-irekitako espoilerrari tiraka: zinema-zuzendariaren eszenarekin egin ziren algararik handi
@Manexagirre @erikgartzia Hara, marrazainarenetik tiraka, pelikularen beste puntu bat drogarena da. Interesgarria nola abiyuaren ordez errendimendua hobetzeko pilulak bihurtu diren gauza berria #zeitgeist
@gorka_bm @Manexagirre Ados, ea hirugarrenean garaipena datorren. Red Bull lata bat edukiko dut ondoan, badaezpada.
@erikgartzia @gorka_bm @Manexagirre Bigarren saiakeran ikusi dut osorik eta tira, entretenitua, baina errepikatuko nukeen bakarra Bon Iverrek kantatutako kanta puska. youtu.be/YrVxcQp0SR0
Zeresana ematen ari den #DontLookUp pelikulari buruz idatzi du @gorka_bm-k. Gora ez begiratzea da arazo bakarra ala aldamenera ez begiratzea ere bai? blogak.argia.eus/boligrafo-gorr… pic.twitter.com/BdVWdSAyy1
Zeresana ematen ari den #DontLookUp pelikulari buruz idatzi du @gorka_bm-k. Gora ez begiratzea da arazo bakarra ala aldamenera ez begiratzea ere bai? blogak.argia.eus/boligrafo-gorr… pic.twitter.com/tj46ylU58Q
Erantzun
Sartu