Iragazkiak 6 emaitza Gabonaldi bilaketarentzat [1 - 6] Baliabideak > Orotariko Euskal Hiztegia (...) GABON-ALDI . Navidad(es). Osasun bakez, / pozez erdian... / Gabon-aldi eta Urte Barrian . Enb 97. Pozez ospatu daien aurtengo Gabon-aldija . Ib. 106. Gabon-aldian txerria ilda . And AUzta 140. An pasa baigenduan irugarren gerrako Gabon aldia (...)
@landergarro Bada, udari dagokion aldia udaldia den bezalaxe, Gabonei dagokiena Gabonaldia da. ???euskaltzaindia.eus/index.php?opti…3pic.twitter.com/8I1hgVmTNtgVmTNt
@portugoieta Ez. Gabonaldia, Gabonak dira. Euskara erabiltzen ez duen batek, edo itzultzaile automatiko batek bakarrik erabiliko luke forma hori. Barka.
@portugoieta @landergarro Aurkeztutako frogengatik nabarmena da Iñigo Urkullu lehendakari Euskal Filologian lizentziatuak ez dizkiola bere mezu instituzionalak bekario edo CM bati agintzen, baizik berak pentsatzen eta idazten dituela. "Gabonaldi" ez da hi
@dontxomin @portugoieta Ez daukat komunikazioari egindako eraso etengabeko horren atzean dagoen motibazioaren arrazoien berri. Ez daukat. Baina euskarari kalte handia egiten dio. Kaltealdia alegia.
@landergarro Ez pentsa, Lander. Uste baino erabiliagoa da. Nik neuk maiz entzun nahiz irakurria dut “gabonaldi" hitza, eta ez espreski ezein itzultzaileri, euskaraz txukun dakien eta dagien bati baino gehiagori baizik.
@portugoieta Aber, hiru dozena gabon kantu ditugu, laletxe, non ageri da hitz hori? pic.twitter.com/XYZsct1rm0
@portugoieta @landergarro Barkatu, Portugoieta: entzuna daukazu "gabonaldi"? "Gabon aldian elkartzen gara koadrilla osoa"? "Gabon aldian ez dik ia inoiz elurrik egiten"? Hori ez da "gabonaldia", "gabon aldean" baizik.
@dontxomin @landergarro Neuk, behintzat, bereizi egiten ditut. ALDIk denbora adierazten du; ALDEk, ordea, espazioa, ingurua, zona. Esaterako: «Gabonaldia Bizkai aldean ematen dut nik».
@dontxomin @portugoieta @landergarro Ez da lizentziaduna Euskal Filologian; maisua da, Irakasletzako Euskal Filologia adarra egin zuen.
@Kepadi @portugoieta @landergarro Konforme. Nik ere CVan jartzen diat "Xko ikasketak dauzkat".
@Kepadi @dontxomin @portugoieta Casadoren Masterraren itxura du horrek
Erantzun
Sartu