Teknologia albisteak

Bziber nerabeentzako lehiaketa berriro, ikus-entzunezko laburrak euskaraz egiteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-22 : 13:02

Bziber lehiaketaren 4. edizioa gainean ditugun Gabon egun hauetan garatuko da, abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean. TikTok eta Instagram sareetarako euskarazko edukiak landuz parte hartzen da lehiaketa honetan, eta 11 eta 16 urte arteko gazteei zuzendua dago.

Lehiaketan parte-hartzeko Bziber lehiaketaren sareen jarraitzaile izan behar duzu (Tik Tok eta Instagram) eta probak igotzerakoan Bziber etiketatu behar da (@bziber_lehiaketa).

Kontu horietatik erronkak planteatuko dira, eta erronka horien inguruko bideoak egin beharko dira, minutu bat gehienez izango duten bideoak. Erronkak euskara hutsean aurkeztuko dira, eta antolakuntza eta parte-hartzaileen arteko komunikazioa ere euskaraz izango da. Probak sareetara igotzeko azken eguna urtarrilaren 3a da.

Oinarrietan gomendatzen dute bideoak Tik Tok sarean egitea, baina Instagramera ere igo ditzakezue nahi izanez gero. Gehienez minutu bat luze izan daitezke.

Ez da beharrezkoa proba guztiak eginda izatea sariaren zozketan sartzeko. Proba bakoitzetik irabazle 2 aterako dira zozketa bidez lehiaketaren amaieran. Guztira 8 irabazle izango ditu edizio honek.

Irabazle bakoitzak bi sari potolo jasoko dituzte: TikTok kutxa, bideo profesionalak egiteko argi burpila eta kroma egiteko tresnekin eta Bziber markako sudadera ba

Gainerakoan ikus informazio gehiagowebgunean eta errepasatu batez ere oinarriak.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu