Teknologia albisteak

Hatortxu Rock bertan behera, zein beste modu daude laguntzeko?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-12-13 : 18:11

Duela egun batzuk jakinarazi zuen antolakuntzak abenduaren 18an Atarrabian egitekoa zen Hatortxu Rock 2021 jaialdia bertan behera geratu zela "zuhurtziagatik", Nafarroako osasun ziurgabetasuna dela eta. Orain, ordea laguntzeko beste modu batzuen berri eman dute: udan egingo den edizio definitiborako sarrerak eros daitezke jada, eta merchandising aukerak handitu ditu. Erosi eta lagundu horrela HTX jaialdiari.

Antolakuntzatik adierazi zutenez, 2021eko irailaren 28an Maria Chivite Nafarroako presidenteak koronabirusaren ondorioz ezarritako neurri guztiak bertan behera utzi zituenean (barrualdeko maskara izan ezik) eta egun batzuk lehenago, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak egoera pandemikoa amaitutzat eman zuenean, aukera ikusi zuten Hatortxu bere ohiko formatuan antolatzeko.

Iazko 'on line' edizioaren ondoren, Hatortxu Rockek bere formatu presentzialera itzuli nahi zuen 17 artistaren kartelarekin: Segismundo Toxicómano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauría, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade y Dj Plan B. Hala ere, Nafarroako ziurgabetasuna eta osasun egoera ikusita, edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Egoera honek zulo ekonomiko handia sortuko dio Hatortxu Rocki.

Sarrerak erosi dituzten pertsonek mezu elektroniko bat jasoko dute, sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatzeko. Gainera, gogoratu zuten aurrera jarraitzen duela 2022ko uztailaren 28an eta 29an Atarrabian egingo den udarako aurreikusitako edizioak, eta beste data bat iragarri zuten: 2022ko abenduaren 17a.

Era berean, presoekiko elkartasun jaialdiarekin kolaboratzeko beste modu batzuk daudela gogorarazi dute, jaialdiaren webgunean www.hatortxurock.eus merchandising-a aurki baitaiteke. Hementxe zehazki.

Eta aipatu bezala datorren udako HTXrako sarrerak salgai, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago