1 iz. Giza sudurrak jariatzen duen gai likatsua. Mukia dariola. Mukiak kendu (Ik. zintz egin). Muki jarioa. Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak. Malkoak eta mukiak xukatu. 2 iz. Albait. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarri dituena; zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizakia kutsa dezakeena, eta muki jario zornetsuak ezaugarri dituena.
#gaurkohitza "muki" da: 1⃣ iz. Giza sudurrak jariatzen duen gai likatsua. 2⃣ iz. Albait. 3⃣ iz. Metxa. 4⃣ iz. Muki mintzak jariatzen duen gaia, mukiaren antzekoa. "Mukiak kentzen pasatzen duzu eguna." euskaljakintza.com/gaurkohitza/mu… pic.twitter.com/8zWe80ocxm
@euskaljakintza Bigarren adierarekin flipatu dut. "Albaitaritza" alorrekoa dela esan nahi du xD
@protoeuskaldun Zehazki hementxe dago azalpen osoa. Niri ere oso bitxia iruditu zait: 2⃣ iz. Albait. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarri dituena; zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizakia kutsa dezakeena, eta muki jario
@euskaljakintza @protoeuskaldun Arrazoia du @protoeuskaldun-ek. "Albait." laburdurak hitza albaitaritzari dagokiola adierazten du, ez besterik. Eritasuna, gero agertzen denez, "murmu" ere deitzen dena da, gaztelaniaz "muermo".
@FiloBlogia @protoeuskaldun Bai, bai!!! Ni nahastu naiz! ????Laburdura bat besterik ez da hor "Albait.", eta, noski, adierazi nahi duena da albaitaritza arloari dagokiola. Eskerrik asko bioi!! ????
@euskaljakintza Zumaian MUSKIRA erabiltzen dugu. baleike.eus/komunitatea/Eu…
@euskaljakintza Eta muskirak dituenari, MUSKIROSO. -Gora Republika! Republika hemen! Ez zuek! Zuek muskiroso zikin hoixek ez dakizue ezer-eta! Hartu die, eta sartu die barroa. Kontxita Uranga. baleike.eus/prentsa/779
Erantzun
Sartu