Teknologia albisteak

Elia itzultzaile automatikoaren erabilpenean gorakada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-11-29 : 10:06

Elhuyarrek jakinarazi duenez, beren Elia itzultzaile neuronalak erabilpen hazkunde handia izan du 2021 honetan, aurreko urtearekin alderatuta. Erabiltzaileetan, %40 egin du erabilpenak. Bestalde, duela zenbait aste, Elia artikulu itzulpenetan laguntza gisa integratuta dago Euskarazko Wikipedian.

Eliak sei hizkuntzaren arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horien arteko hizkuntza bikote desberdinek funtzionatzen dute, eta zabaldutako grafikoaren arabera, euskararekin zerikusia ez duten itzulpenetan ere dexenteko erabilpena du. Adi grafikoari:

Ikusten denez, gaztelaniatik euskarara (es-eu) itzulpenak egiteko erabiltzen da gehien, eta ondoren euskaratik euskarara, baina hurrengo 3 hizkuntza bikote erabilienetan ez da euskarari: 

  • es-gl: gazteleratik galizierara.
  • es-ca: gazteleratik katalanera
  • en-es: ingelesetik gaztelerara.

Elhuyarren arabera, bi milioi bisitatik gora izan ditu Elia.eus webguneak aurten, ia 600.000 erabiltzaileren artean eginak. Guztira, 610 milioi hitz baino gehiago itzuli ditu sistemak. 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago