30 Day Map Challenge izaten da kartografia informatikoak azaroan antolatzen duen "festibal" global. Mapak eta datuak nahasteko tresnak eta aukerak (asko libreak) gero eta zabalduago egonik, aukera artistikoak, jakingarriak eta hainbat motakoak ugaldu dira. Euskal Herriko bi garatzaile jo-ta-sua ari dira, eguneko mapa bat sortzeko ahaleginean. Ion Lizarazu (CodeSyntax) eta Galder Gonzalez (Wikipedia) hor ari dira, beraien mapa batzuk erakusten dizkizuegu hemen.
Horra adibide sorta.
Euskal Herriko Wikidatako altuera duten item-ak baliatuta, 3Dko mapa. Datuak: Wikidata. Irudikatzea: http://kepler.gl
Euskal Herriko bideen mapa, OpenStreetMap-eko datuak erabilita. Mapa monokromoa, ikusten denez. Irudikatzea, tresna honekin.
Euskal Herriko udalerriak, bakoitza bere udalerri mugakideari lerro zuzen batekin lotuta. Txinparta efektu estetiko bitxia, gero. Datuak: Wikidata. Marrazteko: http://kepler.gl
Bizkaia, eukaliptoen lurraldea. Datuak: OpenDataEuskadi + Gaindegia (Bizkaiaren forma) + Mapnik OSM bisualizazioa. Softwarea: Qgis.
Bizkaiko Golkoaren batimetria, NaturalEarth bildumatik hartua ("Oso erraza da bertako datuekin mota askotako mapak egitea"). Geruza gehigarriak: OpenStreetMap HillShading. Softwarea: QGis. Koloreak: Coolor.
Nafarroa Garaiko udalerrietako biztanleria aldaketa ehunekotan azken 10 urteotan. Datuak: Wikidata Softwarea: Kartographer estentsioa.
Donostiako goizeko zarataren 3D mapa esperimental bat (esteka honetan irudi gehiago). Eguzkia Aiako Harrietatik ateratzen ari da. Errepideen inguruan zarata dago, baita Pasealeku Berrian ere. Datuak: OpenData Donostia. Softwarea: QGis + Aeroloid.
Gasteizko Eraztun Berdearen mapa. Datuak: Gasteizko Udala eta OpenStreetMap. Softwarea: QGis.
Hau, Euskal Herria kakorratzez egina, eta puntu nabarmen bezala, Antzuola. Uste dugu Ion Lizarazuk kasu honetan etxean laguntza aurkitu duena,Kakorratzez instagramerrarena.
Bestalde, jakin dugu Lizarazuren challenge hauetako batek emaitza izango duela Egunean Behin jokoan datorren astean estreinatuko den galdera sorta berrian. Adi. Pista bakarra emango dugu: errepasatu euskal hiri nagusietako kaletegiak.
Erantzun
Sartu