Irkus Badillo ugaoarra baldintzapeko askatasunean geratu da gaur goizean, Etxeratek jakinarazi duenez, azken 17 urteak espetxean igaro eta gero. 2004ko martxoaren 4an espetxeratu zuten. 2007an epaitu zuten eta 20 urteko zigorra ezarri zioten, "erakunde terroristako kide" izatea leporatuta. Epaiketa hartan, 2004ko martxoaren 11n Madrilen 193 lagun hil zituen eta Al Qaedak bere gain hartu zituen erasoengatik ere galdetu zioten Badillori.
[INFORMAZIO GEHIAGO] Lau preso gehiago Euskalherriratuko dituztela aurreratu dute naiz.eus/es/info/notici… pic.twitter.com/rfCEyYUjFc
Erantzun
Sartu