"Inposaketarik ez. Mugarik ez Euskal Herrian" leloa lau haizetara zabaltzeko ekimena egin dute gaur eguerdian Uthurzehetan (Larraineko lepoan). 80 bat lagun bildu dira bertan urte hasieraz geroztik Pirinio Atlantikoen Prefeturaren aginduz hesiturik dituzten pasabideak irekitzea ezinbestekoa dela esatera; beharrezkoa Zuberoa eta Nafarroa arteko loturak atxikitzeko.
Zuberotar eta nafar herritarrek muga irekitzeko aldarria zabaldu dute Larraineko lepotik naiz.eus/eu/info/notici… pic.twitter.com/W8T6UHd6yd
Paueko Prefeturak pasabideak hesteko harturiko erabakia salatu eta Nafar Gobernuari eta Euskal Elkargoari mugen irekieraren alde lan egin dezaten eskaera luzatu diete Larraineko lepotik. naiz.eus/eu/info/notici… @naiz_info
Zuberotar eta nafar herritarrek muga irekitzeko aldarria zabaldu dute Larraineko lepotik - naiz.eus/eu/info/notici… @naiz_info
Erantzun
Sartu