eta Ebaki moztu aditzak sinonimoak dira adiera batzuetan, baina ez guztietan. Hona hemen berdintasunak eta desberdinatasunak : 1. "Lanabes aho-zorrotz baten bidez, zerbait, osatzen duen edo itsatsirik dagoen beste zerbaitetatik edo nonbaitetik bereizi". zizkien oinak eta eskuak. Haritz guztiak hondo-hondotik . Belarra ebaki ebakitzen ari zela. Hegaztiari hegoak moztu.
Eskerrik asko denei! Ondorio xume batzuk: 1. Euskaldun askok ez dute moztu/ebaki bereizten. 2. Bereizten duten hiztunak ez datoz guztiz bat baten eta besteren erabileran 3. Euskara Batuaren Eskuliburuak dakarrenarekin ados? euskaltzaindia.eus/index.php?opti…
@ESantazilia Ez da liatzeagatik baina... maiz = sarri?
@ESantazilia Nik ez nuen bozkatu, baina sinonimoak zirela bozkatzekotan egon nintzen. Orain, ordea, Euskaltzaindiak dioena irakurri dut eta nik haiek dakartenarekin bat egiten dut, guztiz ????
@ESantazilia Guk bereizten ditugu, eta Orotarikoak xedatzen duenaren zentzu aski bertsuan.
@egoskor1 segun non. Nafarroan/Ekialdean ez.
@ESantazilia Bai, horrexegatik nioen. Eta "aurki" guk behintzat "seguramente" esateko erabiltzen dugu, eta beste helbururekin erabiltzen ere ikusi dut.
@egoskor1 Hori da. Sar(r)i = berehala, hemendik oso gutxira. "Laster" baino lehenago.
@gaintzako @ESantazilia Idatzi behar nuen "guk ere bai", baina gu horretan ni nago (eta lehengusinen bat ziur aski); esanen nuke alabek eta belaunaldikoek ebaki hitza praktikan ez dutela erabiltzen.
Erantzun
Sartu