2021eko ekainean sortu zen Pantailak Euskaraz mugimendua, euskarak ikus-entzunezkoetan duen egoera larriarekin kezkaturik zeuden hainbat herri ekimen eta eragilek bat egin zutenean: Disney+euskaraz, Netflix euskaraz, Zinemak euskaraz, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea, Tinko Euskara elkartea eta Game Erauntsia elkartea. Kanpaina ezberdinen artean ia 30.000 sinadura bildu dituzte streaming plataformak, zinemak, eta Twitch sortzaile plataforma euskaraz egon daitezen eskatuz, eta aldarrikapen taula bat ere kaleratu dute.
Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar @zuzeu zuzeu.eus/?p=302425 pic.twitter.com/ZszEsnYTJ9
Pantailak Euskaraz ekimena Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da bihar @PantailakEus zuzeu.eus/euskara/pantai…
Zuzen, zehatz eta zorrotz, beti bezala, Anjel Lertxundi. Baina ahozkotasunaz eta haurren patioko hizkera informalaz aritzean bikoizketaren gaia derrigor aipatu beharrekoa dela uste dut. berria.eus/paperekoa/1918… Gaur, Pantailak Euskaraz Legebiltzerrean. zuzeu.eus/euskara/pantai…
Liburu bikain mordoa euskaratu da baina ez dute iraurleenganaino bidea egiten. Bikoiztu, aldiz, ez da ia ezer bikoizten. Aristoteles eta Kant aspalditik ditugu itzulita, baina ikus-entzunezko arrakastausuenak erdarazko bikoizketan baino ez dauzkagu. Gurdi
Bikoizketa garestia dela? Bai, baina gaur egun bizi garen munduan, ingurura begiratu eta argi ikusten da bikoizketarik gabe ez dagoela ahozkotasun osasuntsu eta bizirik, ahozkotasunaren bizigarri nagusia ikus-entzunezkoak direlako, gehientsuenak bikoiztua
Ia mende erdi daramate euskal idazle nagusiek nabarmentzen zein garrantzitsuak euskarazko itzulpenak euskal prosa biziberritzeko eta indartzeko. Hiruko erregeka eginez, bikoizketak ez al luke gure ahozkotasuna izugarri biziberritu eta indartuko?
Utzi behar diogu ahozkotasuna zaharren eta bertsolarien ondare eta altxor bikain moduan ikusteari, eta ahozkotasuna gaurkotzeko eta berritzeko bikoizketa behar-beharrezkoa da, euskal ikus-entzunezkoen ekoizpena ez baita nahikoa horretarako.
@JuanLuisZabala Itzulpena ezinbestekoa da, normalizaziorako giltza, baina itzulpen hori ez da zertan bikoiztuta eman behar. Are gehiago, ezinezkoa da, eta hor paradoxa: ikusentzunezkoa itzultzea literatura baino askoz errazago/merkeagoa da, bikoizketa oso
@urtziurruti 1) Umeentzat ere ez? 2) Ez zait iruditzen urteroko gutxieneko bat finkatzea hain garestia izango zenik, ez behintzat ondo planifikatu eta politikoki landuz gero (Katalunian bezala, apalago bada ere). 3) Nola normalizatu daiteke euskarazko aho
@JuanLuisZabala Bikoizketa, euskarazko produkzioak (serieak, reality duinak…), aisialdia, kultura euskaraz, arnasguneak gune erdaldunetan… AHTaren kilometro batera bideratutakoarekin gauza zoragarriak egin litezke (edo gaztelaniaren sustapenerako ETB2ri e
@urtziurruti Apalago esanda: bikoizketarena ez al da nahitaez aipatzeko gai pertinentea ahozkotasunaz eta umeen patioko hizkera informalaz mintzatzean? Zergatik ez da ia inoiz ere aipatzen? Garestia delako soilik? Gutxieneko ahaleginik gabe baztertu behar
@urtziurruti @JuanLuisZabala Estatu Batuetan bikoizketa industria sustatzen ari dira(Netflix, Hbo eta abar) garbi dutelako, zenbakiak dauzkate, gakoa ez dela hizkuntza, gakoa irakurtzea edo entzutea da, kontsumo modua. Euskaldunen %80 ak ikus-ENTZUN egite
@JuanLuisZabala @urtziurruti Nire uste apalean umeentzko ekoizpen gehienak bikoiztu behar lirateke eta helduentzako parte handiena azpidatzi, eta denak streaming plataformetan eskuragarri daudela bermatu. Etxeko produkzioa ahaztu gabe.
@JuanLuisZabala Ez, noski, justu kontrara: garestia izanik, eta irakurtzen e, dakitenez, indar guztia umeenean kontzentratzea komeni, egun dagoena baino askoz gehiago izan, eta hobea/ arrakastatsuagoa izan dezaten
@JuanLuisZabala "irakurtzen ez dakitenez"
@JuanLuisZabala Disney, Pixar eta bestea euskaratzea bikoizketa bidez izan behar da Frozen eta antzekoen kasuan, noski. Baina Succession-en azken kapitulua azpidatzita izango da, katalanez eta euskaraz izatekotan.
@urtziurruti Ez dakit ba. Uste dut eskoletan hori egin zela, umeengan eta etorkizunean utzi ardura, eta emaitzak ikusten ari gara. Dena den, umeentzat bikoizteko estrategia serio bat egingo balitz, gaitzerdi! Lekutan gaude!
Erantzun
Sartu