Zumaia (Gipuzkoa) (1924-2021) Zumaiako Mari kalean jaio zen 1924. urtean. Ama "Silvestranekua" zuen eta aita "Porrajanekua", biak ere zumaiarrak. Hamar anai-arrebaren artean neska bakarra izan zen eta etxean lan asko egitea egokitu zitzaion, are gehiago aita gazterik hil ondoren. Bera izan zen Arritokieta izeneko lehenbiziko emakumea. Familian arrantzaleak eta arrain-saltzaileak izan zituen.
Beste ahots bat isildu zaigu Zumaian, baina hark esandako kontu asko jasota geratu dira: ahotsak.eus/zumaia/hizlari… Gugan bego Arritokieta Manterola Gomez pic.twitter.com/3YdJOEzNZY
@xabierazkue @ahotsak San pedro Txiki eta Txikienak Abesbatzarekin ere urte askotan ibili zen Geni eta Pili ri lagunduz... Egun haundirarte eta besarkada bat senideei!!!!
Lehenengo ARRITOKIETA bera izan da. Kostata, apaizetako batek ez zielako baimenik eman nahi. Hemen azalpenak: ahotsak.eus/zumaia/pasarte…
Gerraurreko Zumaiaz idatzi nuen libururako ere informazio asko eman zidan. Esate baterako, karabineroei buruzko kontuak eta kantutxo bat. Eskerrik asko, Arritokieta! pic.twitter.com/aKR5avpn2x
@xabierazkue @baleike @ahotsak Emakume ederra gero, faltan botako dugu. Besarkada handi bat senideei.
@xabierazkue Zenbat urterekin zendu da, ba? Jakin-minez.
@xabierazkue A, listo! Orain ikusi dut 24an jaioa zela. Barka.
Erantzun
Sartu