Deepnight Games estudioak lan berria argitaratu berri da: Nuclear Blaze. Jokoaren kontzeptzioa Sébastien Benard garatzailearen lana da, baina jokoa hainbat hizkuntzatara itzultzeko aukera ireki zuen, eta euskaraz ere bada orain lantzamenduaren orduan, Josu Igoa bideojokozalea arduratu baita itzulpenaz.
Benard-ek gida bat argitaratu zuen nola egin itzulpenak. PO fitxategien bidea aukeratu zuen, softwarearen lokalizazioa eta itzulpenean estandarra den tresna, eta horrek erraztu du euskaraz egin ahal izana.
Game Erauntsia webgunean Josu Igoa euskaratzaileak itzulpenaren gora-behera batzuk komentatu ditu. Irrati bidezko komunikaziorako erabilitako hitz gako ohikoekin egin zuen topo Igoak: “roger” edota “copy” hitzekin bueltaka ibili zela dio, baina azkenean euskarazko hitz soilak erabiltzea erabaki zuen: “jasota” eta “entzun". Testu kate gehiegi ere ez zirela lagungarri izan zaio.
Nuclear Blaze aste honetan bertan kaleratu da PC-rako: Steam saltoki digitalean eskuratu daiteke abentura. Zera da jokoaren funtsa: Suhiltzaile baten kontrola hartuko dute jokalariek; honen helburua gune militar bat esploratzea eta bertako suteak itzaltzeak izango da, erreskatatzeko jendea bilatuta.
Bat gehiago euskaratutako bideo jokoen zerrendara!
Erantzun
Sartu