Teknologia albisteak

“Euskararen diskurtsoak enpresetan”, online jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2021-09-13 : 12:27

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak antolatuta, “Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia egingo da datorren ostiralean, irailak 17. lan-munduko euskara-planen transmisioa, diskurtsoa eta balioak aztertzea izango da jardunaldiaren zioa. HPSk zenbait ikerketa-lan egin ditu gaiaren inguruan, eta horietako biren emaitzak aurkeztuko dira jardunaldi honetan.

Jardunaldia Telematikoa izango da, Zoom plataformaren bidez, irailaren 17an goizez10:00etatik 12:00etara. . Hizlariak, ordea, elkarrekin egongo dira, Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan.

Izena emateko, hemen aukera. Esteka horretako formularioan aurrera eginez, jardunaldiaren zehaztapen gehiago, eta hizlarien gaineko informazioa. Baina laburbilduta hemen behean duzue egitaraua:

  • 10:00-10:10. Sarrera: Josune Zabala Alberdi (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaria).
  • 10:10-10:30. Inspirazio hitzaldia: Ana Urkiza Ibaibarriaga.
  • 10:30-11:15. Ikerlanen aurkezpena:
      • Emun: “EuskaraGoiTek, hizkuntza-kudeaketaren gaineko diskurtsoa teknologia aurreratuko sektorean”. Abel Irizarren eskutik.
      • Elhuyar: “Lan-munduko euskara-planen transmisioa. Motibazioa, diskurtsoa, balioak”. Aurkezleak: Amaia Zarrebeitia eta Imanol Azkue,
  • 11:15-11:35. Etorkizuneko gakoak: Karmelo Aiesta Sagardui, enpresa-aholkulariak.
  • 11:35:11:55. Ekarpenak, galderak eta hausnarketak.
  • 11:55-12:00. Itxiera: Maddi Etxebarria Bilbao (Elhuyar) eta Josune Zabala Alberdi.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu