Teknologia albisteak

Joko sinpleak euskaraz, zure mugikorrean erdi ezkutuan dituzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-02 : 10:15

Telefono mugikorrarekin Google aplikazioa erabiltzen baduzu gauzak bilatzeko, termino jakin batzuk sartuta zenbait jokotara iritsi zaitezke. Google edo telefonoa euskaratuta baduzu, are gehiago: materiala euskaraz aurkituko duzu. Jokoak euskaratuta daude (dragamina, sugearen jokoa, bakar-jokoa...), baina bilaketa erdaraz egin beharra dago, gure aproben arabera.

Hizkuntza nahasketa bitxia da... Bilatu Minesweeper edo Buscaminas, eta Dragamina aukera euskaratua agertuko zaizu. Dragamina bilatuta ez, ordea, baina nonbait jokoaren euskarazko izentzat horixe erabaki du Googlek (euskarazko hiztegi batzuetan bilatuz ez dugu aurkitu).

Egin ditugun beste bilaketa batzuk:

  • Solitario -> Bakar-jokoa (karta jokoa) aurkitzeko.
  • Snake -> Sugearen jokoa
  • Tictactoe edo Tres en Raya -> Hiru artzainen jokoa.
  • Pacman -> ba horixe, Pacman.

Eta tira, gauza bat bilatuta, hasi jokatzen.

Goiko adibidean, nola solitario / bakar-jokoa akjtibatu dugun, eta jolasten hasi garen. Eskuineko irudiak Tictactoe jokoa erakusten digu, zailtasun aukera batzuk eskainiz.

Beste adibide bat behean, dragamina delakoarena. Koloreen aldetik (eta bertikala izanik) pixkat desberdina da itxuran Windows-eko funtzionalitate zahar klasikotik, baina printzipo berarekin jokatzen da. Interfazea euskaraz dago ikus dezakezuenez, eta zailtasun aukerak daude eskura.

 

Zer joko nola bilatu asmatzen ez ibiltzeko beste metodo bat ere aurkitu dugu. Bilatu jokoetako bat, adibidez Sugearena, Snake bilaketaren bidez. Jokatu botoiaren azpian, beheranzko gezi bat agertzen da, ba hor klik egin eta...

Batetik Jokoak eta Jostailuak fitxan hemen aipaturiko jokoak eta beste batzuk agertzen dira (scroll horizontala eginez), eta Tresnak fitxan beste tresna batzuk ere, meditazio-ariketarako proposamena, dado birtualak ausazko zerbait erabaki behar baduzu, metronomoa eta beste zenbait.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago