Bizikletan zebilela bihotzekoak emanda hil da Abel Iriondo (1966), azken bi hamarkadetan Durangon bizi zen dantzari elgoibartarra. Haritz, Argia, Kezka eta Kriskitin dantzari taldeetan eta Aiko taldean aritutakoa besteak beste, dantzari eta dantza-maisu ibilbide distiratsua egin du Iriondok. Elgoibarko Izarran, Sebas Larrañaga irakasle izan zuela hasi zen dantzan Abel Iriondo eta 1981ean, 15 urterekin hasi zen helduekin, Haritz euskal dantzari taldean.
Abel Iriondo dantzari eta dantza-maisua hil da dantzan.eus/albisteak/abel… pic.twitter.com/wcNtS3veNq
@dantzan Agur Abel. Lurra arina izan dakizula. Hutsune galanta utzi diguzu. Ezingo zaitugu ahaztu.
@dantzan Hau ustekabea! Golpe latza. Doluminak familiari
@dantzan Gazterik, gainera. Dantzari ona izan zen.
Durangaldeko ezpata-dantzari egunean emakumeekin osatutako lehen taldean izan zen Kriskitin dantza taldearekin 2016an, eta San Fausto egunez Durangon. dantzari-dantzan lehen aldiz emakumeek parte hartu zuteneko taldean ere aritu zen Abel Iriondo. dantzan.eus/albisteak/abel…/t.co/WKDjhztMQA">pic.twitter.com/WKDjhztMQA
@dantzan Eskerrik asko Abel parekidetasunaren bidean eman diguzun laguntzagatik. Konplize itzela izan zara. Bidelagun paregabea.
@dantzan Atzo jakin nuen berria. Hitzik gabe ????????. Pertsona eta dantzari bikaina. Beti gogoan Abel.
Beti fin eta dotore, irrifartsu eta maitagarri. Betiko Abel! ❤️ @dantzan @aikotaldea dantzan.eus/albisteak/abel…
Erantzun
Sartu