Erresuma Batuko Gobernua prest dago Eskozian bigarren independentzia erreferendum bat onartzeko, baina baldintza bat jarri du horretarako: herritarren %60 baino gehiago galdeketa hori egitearen alde agertzea "epe luze batez". Alister Jack Erresuma Batuaren Eskoziarako ministroak eman du jarrera horren berri, Politico atariari emandako elkarrizketa batean: "Ikusten badut biztanleriaren %60 erreferenduma egitearen alde dagoela, orduan aitortu egingo nuke horretarako nahia dagoela".
Londresek %60tik gorako babesa jarri du Eskozian bigarren erreferenduma onartzeko baldintza gisa berria.eus/albisteak/2024… vía @berria
@mikel_goenaga @berria Baina ez ote da tranpa bat izango? Independentziaren alde badauden ala ez referendum batean ikusiko da baina nola ikus daiteke biztanliaren %60a referendum baten alde dagoela? Eta epe luzez? Egin dezagun referendum bat ikusteko ea i
@mikel_goenaga @berria Egin dezagun bada,denon artean behingoz????????♂️????????
@mikel_goenaga @ekainet @berria Normaltasun demokratikoa zedarritzen ari da erabakitzeko prozesuei dagokienez.
Aurrerapausoa. Niretzat onargarria litzateke erreferenduma eskatzeko gehiengo kualifikatua, baldin irabazteko aski bada boto bat gehiago izatea. berria.eus/albisteak/2024… Honen bidez: @berria
@mirizarintxaus @berria Gehiengo kualifikatu? Ados, %60 gehiegi iruditzen zait... Crna Gorako formula egokiagoa dela pentsatzen dut ... % 50eko partaidetza eta % 55ekoa alde... Eta botoa nork eman dezakeen "afera" ahaztu gabe
@KoldoTellitu @mirizarintxaus @berria Nik uste dut %50koa eta kitto, eta hori Crna Gorakoaren aurka nengoela.
@Drazmihailovitx @mirizarintxaus @berria Nire ustez, gutxieneko parte-hartze batek, %50, beti egon behar du, eta gero % 55era igotzeak legitimazio-plusa ematen dizu, lortzen baduzu
@mirizarintxaus @berria Baina ez didazu esango hori ez dela demokratikoa, ezta?
@KoldoTellitu @berria Koldo, ez nabilek partaidetzaz edo aldekotasunaz. Independentzia erreferendum bat egiteko onartuko nikek 'metropoliak' baldintza jartzea %60ak nahi izatea (egingarria duk, erabakitzeko eskubidearen alde gurean ere %70etik gora zagok
@KoldoTellitu @berria Partaidetzari buruz, beste hauteskunde edo galdeketa guztietan bezala, baldintza berezirik gabe. Eta emaitza balekoa izateko, baiezko boto bat gehiago ezezkoak baino. Hor ez diat uste amore eman behar denik (2/2)
Londresek %60tik gorako babesa jarri du Eskozian bigarren erreferenduma onartzeko baldintza gisa. berria.eus/albisteak/2024… a través de @berria
Euskal Herrian aldebakartasuna da bide bakarra, ez dago beste aukerarik. #EuskalErrepublika berria.eus/albisteak/2024… via @berria
Erresuma Batuko gobernuak onar lezake Eskoziarako bigarren erreferenduma. berria.eus/albisteak/2024…
@berria Orduan, erreferendumaren erreferenduma egin beharko dute, ezta? Bestela, nolatan jakingo zenbatek nahi duen egitea?
@akaziaga @berria Nik uste nuen "demokrazian" gehiengoa % 50,001ek markatzen zuela. Erratuta nengoen, nonbait.
Londresek %60tik gorako babesa jarri du Eskozian bigarren erreferenduma onartzeko baldintza gisa berria.eus/albisteak/2024…
Erantzun
Sartu