ginbalet. iz. Daratulu txikia, esku bakarrez erabiltzen dena. Arotz edo zurginen lanabesa, hainbat lanetarako erabiltzen zen: iltze edo torloju handi samar bati sarrera-bidea egiteko, ohol batean zulo estu eta mehea egiteko... Baserrietan kupelari edo barrikari zulotxoa egiteko izan ohi zen ginbaleta sagardotegian edo txakolindegian; gero zotz, ziri edo ganadu-seboarekin ixten zen zulo hura eta ziri edo burdina meheago batez ireki "txotx" egiteko.
@AnaErasun Hala ematen du, Ana, hau leituta: eibar.org/blogak/logofil… Gauza txikiak, denetarako modukoak, zura usteldu edo hautsiz gero erraz konpontzekoak, belaunaldiz belaunaldi heldu eta oraindik darabiltzagunak. Egun on!
@ihitzek @AnaErasun Orain irakurrita takuloa hori baino handiagoa erabiltzen zen, emborra zulatu eta lera moduan egurra ekartzeko menditik. pic.twitter.com/aoRAV3MjCP
Erantzun
Sartu