Tubacexeko grebalariek prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan enpresak Laudion duen lantegiaren aurrean bere borroka berresteko eta erresistentzia Kutxak duen garrantzia nabarmentzeko. Aiaraldeko ostalariak, merkatariak, gazteak, ikasleak, pentsiodunak eta langileak bertan izan dira grebalariei babesa emanez. 150 langileen kaleratzea zekarren enplegua erregulatzeko espedienteri (ERE) erantzuteko greba hasi zenetik 176 egun bete direla gogorarazi dute gaur langileek.
Tubacexeko langileen aldeko borroka areagotzera deitu du Aiaraldeko komunitateak naiz.eus/eu/info/notici… @asierrobles ek dakar informazioa pic.twitter.com/hPX7pqlFAo
Erantzun
Sartu